From Wikipedia, the free encyclopedia
Taínoak Bahamen, Antilla Handien eta Antilla Txikien iparraldeko eremuan bizi ziren amerindiarrak ziren, Kristobal Kolonen iritsieraren aurretik. Hego Amerikatik etorritako herri bat zen, Orinokoaren itsasoratzetik iparralderantz, uhartez uharte, lehenago bizi ziren guanajatebeye eta ciguayo herriak asimilatuz[1][2]. Tainera makroarawak hizkuntza-familiaren parte zen, gaur egun Hego Amerikatik Kariberaino hedatzen den familia.
Kolon 1492ean iritsi zenean, bost kazikerritan zegoen banatuta taínoen lurraldea Hispaniola uhartean (gaur egungo Haiti eta Dominikar Errepublika), bakoitza kazike batek zuzenduta. Puerto Ricon ere hainbat kazike zeuden. Kazikea leinuko nagusia zen, eta ondasunak eman behar zitzaizkion. Kazikeek guanin izeneko urrezko zintzilikarioak zeramatzaten, etxe karratuetan bizi ziren obalatuetan beharrean, eta egurrezko aulkiak zituzten gonbidatuak jasotzeko. Espainiaren konkistaren garaian taínoen herririk handienek 3.000 bat biztanle zituzten. Taínoen etsaiak ziren karibe herriak, hauek ere Hego Amerikatik etorritakoak. Bi taldeen arteko harremanak ikerketa luzeen gai izan dira.
XVIII. mendean taínoen gizartea guztiz deuseztua izan zen, europarrek ekarritako gaixotasunak direla eta, bereziki baztanga. Ezkontza mistoak eta Espainiak Karibean ezarritako plantazio-ekonomia derrigortuak ere lagundu zuen euren desagerpenean eta, ondorioz, Afrikako esklaboak ekarri ziren. Hispaniolan egondako lehen baztanga krisia 1518ko abendutik 1519ko urtarrilera arte hedatu zen[3]. Hala ere, hainbat herri indigenek XIX. mendera arte iraun zuten Kuban[4].https://es.wikipedia.org/wiki/Cohiba
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.