Tanger Med
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tanger Med sakonera handiko portu berria da, Gibraltarko itsasarteko marokoar isurialdean, Tanger hiritik 45 kilometrotara eta Ceutatik 20 kilometrotara dagoena. Posizio estrategikoan dago, Iberiar penintsulako kostaldetik hurbilen dagoen Marokoko kostaldearen puntuan, eta Europa, Afrika eta Amerika lotzen dituzten itsas ibilbideetako igarobide batean.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Tanger Med | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Maroko |
Eskualdea | Tangier-Tetouan-Al Hoceima |
Prefektura | Tangier-Assilah Prefecture |
Hiria | Tanger |
Koordenatuak | 35°53′23″N 5°30′05″W |
Inaugurazioa | 2007 |
Webgune ofiziala | |
Itxi
Industria- eta logistika-aktibitatez jositako aduana-zergarik gabeko eremu batek inguratzen du.[1] 2004an hasi zuten eraikitzen, eta lehenengo fasea 2007ko uztailean jarri zuten martxan. Haren eginkizun nagusiak merkataritza-ontzi handien trafikoa eta lehenago Tangerreko herrigunean lehorreratzen ziren ferryetan ontziratutako ibilgailu gehienak desbideratzea dira.