Gibraltarko itsasartea
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.
Gibraltarko Itsasartea[1] (arabieraz: مضيق جبل طارق, Madiq Jabal Tàriq; gaztelaniaz: Estrecho de Gibraltar) Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa lotzen dituen itsasartea da. Geografia politikoari dagokionez, iparraldean dituen Europako Espainia eta Gibraltar, eta hegoaldean dituen Afrikako Maroko eta Ceuta bereizten ditu. Geologiaren aldetik, itsasarte hau da Eurasiako eta Afrikako plaka tektonikoen arteko muga.
Gibraltarko itsasartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsasarte |
Luzera | 59 km |
Zabalera | 14,3 km |
Sakonera | 1.000 m |
Eponimoa | Gibraltar |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°58′26″N 5°30′58″W |
Honen parte da | Mediterraneoa |
Itsasartearen gunerik estuenean, 14,4 kilometro daude Europaren eta Afrikaren artean. Gutxieneko sakonera Umbral de Camarinalen du (280 m) eta handiena Algecirasko badian (1.000 m inguru).
Duela bost milioi urte, itsasartea itxita egon zen, eta horren ondorioz Mediterraneoa lehortu zen (Messiniarreko gazitasun krisia). Faunarentzat nahiz giza merkataritzarentzat igarobide garrantzitsua da. Leku estrategikoa izanik, hainbat gatazka eragin ditu, historian; gaur egun ere bizirik daude Espainiaren eta Marokoren artekoa (Ceuta eta Melillari buruz) eta Espainiaren eta Erresuma Batuaren artean (Gibraltarri buruz).