Takotsubo miokardiopatia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Takotsubo miokardiopatia, estresak sortutako miokardiopatia edo bihotz apurtuaren sindromea[1], miokardioaren bat-bateko ahultzea dagoen miokardiopatia ez iskemiko mota bat da. Ahultze hau, estres emozionalak sortu dezake; erlazio sentimental baten amaiera edo lagun baten heriotzak sor dezakeen sindromea da. Horregatik, bihotz apurtuaren sindromea deritzo.
Takotsubo miokardiopatia | |
---|---|
Takotsubo miokardiopatiaren irudi eskematikoa (A) pertsona normal batekin alderatua (B). | |
Deskribapena | |
Mota | miokardiopatia, left ventricular dysfunction (en) unclassified cardiomyopathy (en) |
Espezialitatea | Kardiologia |
Honen izena darama | octopus trap (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | I42.8 |
GNS-9-MK | 429.83 |
GNS-9 | 429.83 |
DiseasesDB | 33976 |
MeSH | D054549 |
Gaixotasun hau pairatzen dutenen gehiengoa, insufizientzia kardio-kongestibo batekin edo kaxa toraziko inguruan sortutako minarekin agertzen da. Elektrokardiogramean, ezkerreko bentrikulu paretaren miokardioaren infartua bezala agertuko da.
Pazientearen azterketan, ezkerreko bentrikuluaren puntan handidura bat agertzen da gehiengoen kasuetan. Ezaugarri hau izan zen, "tako tsubo" edo olagarro zepoa japonieraz, izena eman ziotena, izan ere, herrialde honetan deskribatu zen lehenengo aldiz. Katekolamina zirkulanteek izan daitezke gaixotasun honen eragileak, bereziki epinefrina/adrenalina. Sindrome hau dutenei, normalean, angiografia koronario bat egiten zaie, baina batzuetan ez da eraginkorra izaten, ezkerreko bentrikuluaren obstrukzio esanguratsuak ez agertzea gerta daiteke. Takotsubo miokardiopatia emakume post-menopausikoetan agertzen da. Ohiki, estres fisiko edo psikologiko batek sortzen du.
Sindrome honen etiologia ez dago oraindik guztiz azalduta, hala ere, hainbat mekanismo proposatu dira.
Paziente talde handi baten azterketa egin eta gero, ondorio honetara heldu zen; Takotsubo miokardiopatia izateko probabilitate handiagoa zutela estres emozionala edo klinikoaren menpe zegoen jendea. Gutxi gorabehera, paziente horien heren batek ez zuen estres aurrekaririk.
Miokardiopatia honen jatorria bezala miozitolisis fokalak erregistratu dira. Orain arte, ez da inongo agente mikrobiologikorik erlazionatu Takotsubo miokardiopatiarekin. Kasu batzuetan, zelula nukleobakar txikiko filtrazioak aurkitu dira, aurkikuntza hauek, bihotzaren gaixotasun inflamatorio bat dela adierazten dute, eta ez gaixotasun koronario bat. Bada ere, gaixotasun koronariorik gabeko min miokardiko histologiko bat agertzen duten informeak.
Bere bikote sentimentala galdu duten pertsonek, gaixotasun hau jasateko %41-eko probabilitate handiagoa dute.
Estres psikologiko negatibo zein positiboa sor dezake gaixotasun hau agertzea. Adibidez, Albert Ariza[2] doktoreak azaltzen duen moduan, emakume bat ospitaleratua izan zen bere familiar baten ezkontzan emozionatu zelako.
Gaixotasun honen mortalitatea %2-koa da, gehienetan, zailtasun larriak sortzen dira.
Bihotz apurtuaren sindromea jasan dutenen %10-ak, berriro pairatuko dute gaixotasuna.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.