From Wikipedia, the free encyclopedia
Symbiodinium Symbiodiniaceae familiako, Suessiales ordenako eta Dinophyceae klaseko zelula bakarreko alga dinoflageladen genero bat da.[1] Normalean zooxantelak deitzen zaie, latinezko Zooxanthellae zooxantelekoak, zeinak "animalia txiki horiak" adierazten baititu, kolore marroi-urreztatuari dagokionez.[2]
Symbiodinium | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Chromista |
Filuma | Dinoflagellata |
Klasea | Dinophyceae |
Ordena | Suessiales |
Familia | Symbiodiniaceae |
Generoa | Symbiodinium [[|]] |
Genero honetako zooxantelak, zortzi klado filogenetikokoak dira, beren DNA erribosomiko nuklearraren eta kloroplastoen DNAren bidez bereizita daudenak.[3]
Organismo hauek, hirunaka multzokatzen diren tilakoidez osatutako alga autotrofoak dira.[4] Kloroplasto bakoitzetik pirenoide bat irteten da eta kloroplastoarekin batera almidoiz osatutako estalki lodi batez inguratuta dago. Euren zelulako zitoplasmaren barnean bakuolo lipidikoak, diktiosomak, mitokondrioak eta kaltzio oxalatozko kristalak ere aurki ditzakegu.[4]
Horma zelularrari dagokionez, desberdina izango da espeziearen arabera, hauetako bat, kanpoko mintza, elektroiez trinkotutako erdiko geruza eta barneko geruza mehe batez osatuta dago. Beste espezie batzuetan aldiz, dentsitate txikia duen barne-geruza horren ezaugarriek osatzen baitute horma hori.[4] Zelula-paretaren azpian, mintza aurkitzen da eta honen azpian besikulak.[4]
Zelulako DNA, nukleoan kokatzen da, kromatina konpaktatuz osatuta.[4] DNA honek, RNA erribosomikoa du eta arkeoen RNAren antzeko morfologia erakusten du. Hori dela eta, RNA oso garrantzitsua da DNAren kondentsaziorako.[5] Zooxantelek, gainerako dinoflagelatuez gain, 5-hidroximetilmuraziloa eta timidina dituzte euren genometan, beste genoma eukariotoek ez bezala.
Zooxantelak, bizi-faseen arabera txandakatzen dira, hasiera batean kiste moduan jokatuz eta ondoren organismo mugikor bat bilakatuz.[6] Organismo hauen bizi zikloan, etaparik gazteena zoosporangio moduan ezagutzen da, mugitzeko gai den zoospora bihurtzen dena. Zelula mugikor honek, ugalketarako gametoak sortu eta askatzen baititu.[6]
Hau izango da organismoaren forma nagusia. Forma honetan, organismo zelulabakarrak, horma zelular mehe bat erakusten du. Zoosporen aldean, zooxantelak kloroplasto ugari ditu. Zelulak hazten jarraitzean, ordea, kloroplastoen ugaritasuna murrizten joango da. Fase honen amaieran, zelula begetatibo hau, bi zelula alabetan banatuko da edota kiste fasera igaroko da.
Fase begetatiboaren ondoren kokatzen den fasea da, kiste zatitzaile eta kiste endekatuetan banatzen dena.[7] Kisteek, horma zelular lodi bat dute baina zitoplasmaren konposizioa mantentzen dute eta ostalariaren ehunetako zooxantela multzo gehienak osatzen dituzte. Fase honetan, zooxantelek kolore marroixka ematen die euren ostalariei.[7]
Kiste zatitzaileak, zelula-fase gisa adierazten dira, non bi zelula alaba atxikita geratzen diren baina banakako horma izango duten. Kiste endekatuak aldiz, multzoetan daude. Hauek, beren onura mutualistikoaren zati handi bat galtzen dute bizi diren ostalariarentzat fotosintesiaren eraginkortasuna murrizten delako.[7] Zoospora zoosporangioan aurkitzen da kistearen horma apurtu arte. Zooxantela mugikorra izango da baldin eta zoospora gisa sortzen bada.[7]
Fase honetan, zoosporaren faseko zooxantelek, mugikortasuna erakusten dute, aurrera egingo dute edota biratu.[7] Aurrera egitean, organismoa atzeko flageloaren ardatzean biratzen da, aldi berean ur-zutabean mugitzen den bitartean. Zoosporak, ur-zutabean zehar biratzen du atzeko flageloa substratu bati lotuz.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.