![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/67/HR-diag-no-text-2.svg/langeu-640px-HR-diag-no-text-2.svg.png&w=640&q=50)
Supererraldoi
Ezagutzen den izar-motarik handiena, Eguzkia baino 10-100 aldiz diametro handiagokoa eta 10.000 aldiz distiratsuagoa izan ohi dena; Betelgeuse izarra da halakoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Izar supererraldoiak (ingelesez: supergiant stars) 10 eta 50 eguzki masa arteko masa eta neurri oso handia duten izarrak dira, supererraldoi gorrien kasuan, Eguzkiarenaren halako 1000 izan daitekeena. Hertzsprung-Russell diagramaren goialdea hartzen dute. Yerkesen espektro sailkapenean, Ia argitasun klasekoak dira (supererraldoirik argitsuenak), edo Ib (argitasun gutxienekoak). Euren magnitude absolutu bolometriko tipikoak, -5etik -12rarte doaz. Biziki argitsuak diren supererraldoiak, hipererraldoi (0 klasea) bezala sailkatzen dira.