From Wikipedia, the free encyclopedia
Izar hipererraldoi bat (ingelesez: hypergiant) izar nabarmenki handi eta masibo bat da, supererraldoiak baino are handiagoa. Bere masa gure eguzkiarena baino 100 aldiz handiagoa izatera iris daiteke, gehienezko muga teorikotik gertu, zeinek izar baten masa kopurua 120 eguzki masa baino gehiagokoa ezin daitekeela izan adierazten duen. Masari dagokion muga hau Eddingtonen argitasunarekin lotua dago, eta, muga hori gaindituz gero, izarrari ezinezko zaio oreka mantentzea erradiazio presioak grabitate indarra gainditzean: horrenbeste energia sortuko lukete 120 eguzki masatik goragoko masa gainetik kenduko luketela. Hala ere, hipererraldoiren batzuen kasuan 100 eguzki masa baino gehiagoko masa dutela dirudi, baita, hasieran, 200 eta 250 eguzki masa arteko masa izatera iritsi ere, gaur egungo izar eraketa eta izar eboluzioaren teoriek aurreikusten dutenaren aurka.
Hipererraldoiak existitzen diren izarrik argitsuenak bezala hartzen dira (gure eguzkia baino milaka eta milioika aldiz argitsuagoak), 3500 eta 35000 kelvineko azaleko tenperaturarekin. Izar mota hauen bataz besteko bizitza 1 eta 3 milioi urte artekoa da supernoba, edo, muturreneko kasuetan, hipernoba bihurtu aurretik. Proposatu denez, supernoba edo hipernoba bihurtuko litzatekeen hipererraldoi batek, bere tokian hondar bezala zuzenean zulo beltz bat utziko luke.
Oso gutxi da hipererraldoiei buruz ezagutzen dena, oso-oso arraroak baitira. Duela gutxira arte, gure galaxia den Esne Bidean 7 izar hipererraldoi baino ez ziren ezagutzen. Gainera, kolorez alda daitezke: urdinak, ohi, izarra oso beroa dela adierazten du (azalean), gorriak hotzagoa dela adierazten duen bitartean. Horiak ere badaude, baina tenperatura moderatuek eta bere barneko presio altuek eragiten duten ezegonkortasunak aipaturiko beste bi motatakoak baino arraroagoak izatea eragiten du. Interesgarria da hipererraldoi hori eta gorririk distiratsuenak -9,5eko magnitude bolumetrikokoak direla ikustea, gure eguzkiarena baino 500.000 aldiz handiagoa dena, eta hori baino dizdira gehiagokorik ez da ezagutzen. Hau gertatzearen arrazoiak oraindik ez dira ezagutzen.
Izar aldakor urdin argitsuak edo Wolf Rayet izarrak hipererraldoi bezala sailkatuta dauden masibo handi eta distiratsuenak dira. Hain zuzen ere, ezagutzen diren izarrik argitsuenak dira:
Hipererraldoi horiak izar mota oso arraroak dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.