![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/92/Proposed_area_of_Vasconic_languages.png/640px-Proposed_area_of_Vasconic_languages.png&w=640&q=50)
Substratu baskonikoaren proposamena
From Wikipedia, the free encyclopedia
Substratu baskonikoaren proposamena mendebaldeko Europako hainbat hizkuntzek hizkuntza baskonikoak izeneko antzinako hizkuntza familiaren hondarrak dituztela eusten duen proposamena da, familia horietatik euskara bizirik irauten duen bakarra izanik[1]. Proposamena Theo Vennemann hizkuntzalari alemaniarrak egin eta beste hizkuntzalariek baztertu dute.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/92/Proposed_area_of_Vasconic_languages.png/320px-Proposed_area_of_Vasconic_languages.png)
Vennemannen esanetan, hizkuntza baskonikoak Europa osotik zabaldu ziren indoeuropar hizkuntzek ordezkatuak izan arte. Hala ere, Vennemann Erdialdeko eta Mendebaldeko Europako toponimoetan eta germaniar eta baltiko-eslaviar hizkuntzetako hiztegietan topaturiko zenbait hondarretan indoeuropar hizkuntzen arbaso hau topatzeko gai izan zela zioen[2][3].