From Wikipedia, the free encyclopedia
Germaniar hizkuntzak indoeuropar hizkuntzen familiaren adarretako bat dira. Hiru azpitalde bereizten dira: ekialdeko, mendebaldeko eta iparraldeko hizkuntzak. Talde handi honen barruan dugu munduko hizkuntzarik erabilienetarikoa, ingelesa; bai eta beste hizkuntza hedatu batzuk ere, hala nola alemana eta nederlandera. Beraz, giza biztanleak dituzten lau kontinenteetan hitz egiten dira germaniar hizkuntzak: Europan eta Amerikan nagusiki, baina baita Afrikan eta Asian ere. Guztira, 560 milioi hiztun inguruk dituzte mintzaira hauek lehen hizkuntza gisa. Bestalde, hizkuntza multzo honetako hizkuntza gutxitu edo txikienen artean, islandiera, frisiera eta faroera daude.
Germaniar hizkuntzak | |
---|---|
Biztanleen gehiengoak germaniar hizkuntza bat lehen hizkuntzatzat duten herrialdeak
Hizkuntza ofizialtzat germaniar hizkuntza bat duten herrialdeak, nahiz eta bigarren hizkuntza izan]] Germaniar hizkuntza herrialdeko zenbait tokitan ofizialtzat duten edo gutxiengo batek hitz egiten duten herrialdeak | |
Datu orokorrak | |
Eskualdea | Europa germaniarra (Erdialdeko eta Mendebaldeko Europa, Eskandinavia), Ipar-Amerika (Ameriketako Estatu Batuak, Kanada), Belize, Trinidad eta Tobago, Hegoaldeko eta Ekialdeko Afrika, Nigeria, Ghana eta Ozeania. |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | gem |
Glottolog | germ1287 |
ASCL | 13 |
Linguist List | germ |
IETF | gem |
Germaniar hizkuntzen arbasoa, aitzingermanikoa, berreraikitzen den hizkuntza bat da.
Gaur egun azpitalde honetako mintzaira guztiak desagertu dira. VIII. mende arte existitu ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.