batzuetan bahitutako pertsona batzuek bahitzaileengana garatzen dituzten sentimendu positiboak deskribatzen dituen psikologia alorreko fenomenoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Stockholmgo sindromea bahiketa edo bere borondatearen aurkako atxikipen baten biktimak bere kaptorearekin konplizitate-harreman bat eta lotura afektibo indartsu bat garatzen duen erreakzio psikologiko bat da.[1] Batez ere, indarkeriarik eza erasotzailearen gizatasun ekintzatzat jotzen dutelako gertatzen da hori.[1] Federal Bureau of Investigation (FBI) erakundearen datuen arabera, 4.700 bahiketa eta setioren biktimen %27 inguruk erreakzio hori jasaten dute.[1] Sindromea duten biktimek bi motatako erreakzioak izaten dituzte aldian-aldian: alde batetik, sentimendu positiboak dituzte beren bahitzaileekiko; eta, bestetik, beldurra eta haserrea agertzen dute polizia-agintarien edo haien bahitzaileen aurka. Aldi berean, bahitzaileek eurek sentimendu positiboak erakusten dituzte bahituekiko.[1]
Aipatzekoa da Stockholmgo sindromea ez dagoela aitortua psikiatriako eskuliburu garrantzitsuenetan. Beraz, sindrome hori trauma osteko efektuaren kategorian eroriko litzateke.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.