From Wikipedia, the free encyclopedia
Steven Frederic Seagal (Lansing, Michigan, Estatu Batuak, 1952ko apirilaren 10) aktore eta borroka-artista estatubatuarra da. Horrekin batera, musikaria ere bada.
Steven Seagal | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Steven Frederic Seagal |
Jaiotza | Lansing, 1952ko apirilaren 10a (72 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Serbia (2015eko abendua - Errusia (2016ko azaroaren 3a - |
Bizilekua | Scottsdale (Arizona) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Samuel Steven Seagal |
Ama | Patricia A. Seagal |
Ezkontidea(k) | Miyako Fujitani (en) Adrienne La Russa (1984ko maiatzaren 31 - 1987ko irailaren 1a) Kelly Le Brock (1987ko irailaren 5a - 1996) Erdenetuya Batsukh (en) (2009 - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Buena Park High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, aktorea, film-zuzendaria, abeslaria, judoka, gidoilaria, gitarra-jotzailea, enpresaburua, aikidoka (en) , karateka, zinema ekoizlea, musikaria, sheriff (en) , stunt performer (en) , telebista-aktorea eta ekintzaile ekologista |
Lantokia(k) | Los Angeles |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
Genero artistikoa | countrya |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa kristautasuna |
Alderdi politikoa | A Just Russia (en) |
stevenseagal.com | |
|
Aita judua zuen eta ama, berriz, txeroki eta irlandar jatorrikoa. Gaztetan, Fullertonera (Kalifornia) joan ziren bizitzera eta bertan ikasi zituen arte martzialak, Fumio Demura karate maisuaren gidaritzapean. Hemeretzi urterekin, Japoniara joan zen arte martzialak ikastera. Bertan, ingeles klaseak eman zituen, aikido, zen, budismo eta kendo klaseak ordaindu ahal izateko.
Japonian, Hiroshi Isoyama eta Seiseki Abe aikido-maisuen ikasle izan zen eta 7. daneko gerriko beltza lortu zuen Aikikai-n, baita Miyako Fujitanirekin ezkondu ere. Fujitani familiarekin, dojo bat ireki zuen halaber eta Japonian aikidoa irakasteko baimena lortu zuen lehen atzerritarra izan zen. 1983an, Estatu Batuetara itzuli zen.
1984ean bigarren aldiz ezkondu zen, Adrienne La Russa aktorearekin, oraindik ere lehen emaztearekin ezkonduta egon arren. Hirugarren emaztea Kelly LeBrock izan zen, bizkarzain lana egin zionean ezagutu zuena.
Haren aktore ibilbidea Michael Ovitz ezagutu zuenean hasi zen. Ovitz Hollywoodeko aktoreen ordezkari famatuenetakoa zen. Hortik aurrera, Steven Seagalen izen-deiturak oso ezagunak egin ziren Estatu Batuetan, batik bat arte martzialetako filmetako aktore gisa.
Bere film askotan, produktore eta gidoilari lanak ere egin izan ditu. Zine kritikari batzuen iritziz, haren karrera estankatuta geratu da, interpretaziorako abilidade txikia duelako eta bere pertsonaiak arte martzialetarako soilik erabiltzen dituelako, sentimendurik jarri gabe.
Aktore-lanaz gain, gitarra jotzen du. Steven Seagal and the Thunderbox taldean jo izan du eta bi disko kaleratu, lehena (Songs from The Crystal Cave) 2005ean eta bigarrena (Mojo Priest), 2006an.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steven Seagal |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.