Stentinello
From Wikipedia, the free encyclopedia
Stentinello Neolitoko herrixka bat da, Sirakusako iparraldean kokaturik. Stentinelloko kulturaren eponimoa da. K.a. V. milurtekoa izanik, Castellaro Vecchioko kulturaren garaikidea da (Eoliar uharteetan) baita Maltako Ghar Dalam kulturakoa ere. Horren aldaera da Kronioko kultura, mendebaldeko Sizilian.
Stentinello | |
---|---|
Stentinelloko txabolak finkatzeko zuloak | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Syracuse |
Italiako udalerri | Sirakusa |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 37°06′50″N 15°14′26″E |
Luzera | 180 metro |
Zabalera | 200 metro |
Historia | |
Garaia(k) | Neolitoa K.a. VI. milurtekoaren erdian |
Kultura | Stentinelloko kultura |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1890 |
Zuzendariak | Paolo Orsi |
Bisitagarria | bai |
Izen bereko herrixkaren eraikin errektangularrak ezagutzen ditugu, haitzean induskatutakoak eta 180 x 200 metroko espazio obalantzeko bat eratzen dutenak. Kultura honen ehorzketak, (Stentinellon ez dira aurkitu baina bai Siziliako beste toki batzuetan) hobaloak zirenaitzetan induskatutako eaktnonrpuak kokoriko jartzen zirbaiten.
Lanabesak sukarriz eta obsidianaz egin ziren, bereziki igitai errektangularrak. Hezurrezko lanabesak (eztenak, orratzak, espatulak) eta zeramika aurkitu dira ere. Pitxerrek, beltzak edo beste kolore ilunekoek, ia beti grabatu konplexuak edo geometrikoak dituzte, oso gutxitan antropomorfikoak.
Ekonomia zerealetan oinarritzen zen, garian gehienbat (Triticum Monococin, Triticum dicoccum); garagarrean (Triticum Ordea); mertxikan eta molusku bilketan.