Zientzia-fikzioaren azpigeneroa From Wikipedia, the free encyclopedia
Space Opera zientzia-fikzio barruan dagoen azpigeneroa da. Berez, betiko abenturazko narrazio epikoak dira baina espazioan edota etorkizunean kokatuta.[1] Bere ezaugarri gehienak, bi horietatik eta teknologiari egiten zaion erreferentzietatik kanpo, abentura eleberrienak dira: gaiztoen eta heroien arketipoak, izar-bidaiak, inperio-galaktikoak, gertaera erromantikoak... Azpigenero hau, literaturatik kanpo, zineman, komikietan eta bideo-jokoetan asko landu da.
Kontzeptua lehen aldiz Wilson Tuckerrek erabili zuen, 1941ean, modu peioratiboaz. Dena dela, lehenengo Space Operak 1930. hamarkadakoak dira.[2] "Opera" hitzak ez du inongo loturarik musikaren kontzeptuarekin. Ingelesezko Soap opera edo "xaboizko lana" terminoekin egindako hitz-joko bat da, baizik. Soap operak batez ere emakumeei eta etxekoandrei zuzendutako melodramak ziren. Hitz joko bera erabiliz Zaldi opera sortu zuten: western errepikakorrak eta klixez beterikoak. Azkenik, Space opera sortu zen, mespretxuzko zentzuarekin.[3]
Spacio Operan, bereziki, zientzia fikziozko gerra espaziala nabarmentzen da, abentura espazial melodramatiko eta arriskutsuen eta zaldun erromantikoen presentziarekin. Narrazio gehienak kanpoko espazioan girotuta daude, eta aurrerapen teknologiko eta sozialak erakusten dituzte (edo horien falta): argia baino bidaia azkarragoekin, arma futuristekin eta teknologia sofistikatuarekin, inperio galaktikoetan. Izarrarteko gerren atzean Estralurtarrekin, fikziozko galaxiak agertzen dira baita ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.