From Wikipedia, the free encyclopedia
Frank Patrick Herbert (1920ko urriaren 8a - 1986ko otsailaren 11) zientzia-fikzio idazle estatubatuarra zen, batez ere Dune, zientzia-fikzio lan ospetsua idazteagatik ezagutzen duguna.
Frank Herbert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Frank Patrick Herbert |
Jaiotza | Tacoma, 1920ko urriaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Madison, 1986ko otsailaren 11 (65 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Flora Lillian Parkinson (en) Theresa Diane Shackelford (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Washingtongo Unibertsitatea North Salem High School (en) Lincoln High School (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, argazkilaria, kazetaria, zientzia-fikzio idazlea eta prosalaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Zena |
| |
Tacoman (Washington) jaioa, lan mota ugaritan jardun zuen idazle izan aurretik, hala nola, argazkilari, telebista kamara, irrati aurkezlea, kontalari etab. Famili txiro eta desegituratukoa izanik, oso gazte hasi zen lanean eta ezin izan zen Unibertsitatera joan, 25 urte izan arte. Bertan, literatur eskola batzuetan, bere bigarren emaztea izan zena ezagutu zuen, biek ipuin batzuk argitaratuak zituztela.[1]
1949an emaztearekib Kaliforniara joan ziren bizi izatera, Santa Rosa Press Democratean lan egitera. Hurrengo hamarkadan Frank Herbert San Francisco Examiner aldizkarian aritu zen erredaktore eta editore lanetan.
1952an hasi zen bere lehen zientzia-fikzio kontakizunak argitaratzen eta 1955ean The Dragon in the Sea lehen nobela argitararu zuen; kritikariak alde izan bazituen ere, ez zen ondo saldu. Garai hartan, Oregongo hondar dunei buruzko artikulu bat idazteko hasi zituen informazio bilketak bere maisulanaren hazia bihurtu ziren, eta 1959an hasi zen Dune lana idazteko behar zen ikerkuntza. Idazteari buru-belarri ekiteko Beverly emaztea lan-saio osora itzuli zen saltoki handien publizitate idazletzat, eta 1960ko hamarkadan familiaren sostengu bilakatu zen.[2]
Dune idazten eta ikertzen Frank Herbertek sei urte eman zituen, zientzia-fikzio lan komertzial baterako espero zena baina askoz ere gehiago.
Hasieran Dune zatituta hasi zen argitaratzen 1963 eta 1965 artean. Hainbat argitaletxetan aurkeztu bazuen ere, idenek atzera bota zuten 1965ean Chilton Book Companyko editore batek liburu batean argitaratzeko eskubideak erosi zituen arte.
Dunek publiko eta kritikarien artean erabateko arrakasta lortu zuen, Hugo[3] eta Nébula[4] sari entzutetsuez gain. 1972tik aurrera Herbertek denbora osoa idazle lanari eskaini zion eta liburu asko idazteaz gain bere ideia ekologikoak bultzatu zituen. Dune beste bost nobelarekin handitu zuen hil baino lehen eta, gerora, beste idazle batzuek segitu zuten haren lana.
Frank Herberten psikologia eta ekologia ardurak argi ikusten dira bere lanetan. Bere bizitzako azken hogei urteetan bere familiarekin “landetxe biologiko” batean bizi izan zen naturarekin bat egiten eta bizitzeko behar zuena sortzen, lehenbizi Washingtonetik gertu eta geroago Hawaiin.[5]
Munduan gehien saldutako nobelen artean dago eta zientzia-fikzio lanetan ekologia jendarteratu zuena da. Eleberrian ekologiaz gain, gizakiaren bizi-iraupenaz, eboluzioaz eta erlijio, politika eta boterearen arteko elkarreraginaz dihardu.
Nobela urruneko etorkizunean gertatzen da, Galaxia Inperial feudal batean. Arrakis edo Dune izeneko planeta lehor batean, Inperioak behar duen espezia Fremen izeneko basamortuko herriak jasotzen du. Boterea Enperadorea eta hainbat Etxe Nagusiren artean banatzen da: haietako batean, Paul Atreides jaio da, batzuen esanetan Fremen herriaren mesias, diktadore eta martiri izatera deituta dagoena[2].
David Lynchek 1984ean Dune pantaila handira eraman zuen[6]. Zenbait zale eta kritikariren gustukoa izan ez arren, Oscar sarietarako izendatua izan zen eta urteak aurrera joan ahala, gurtzazko pelikula bihurtu zen. Frank Herbert bera ere nahiko pozik azaldu egokitzapenaz.
Aurrerago, 2000. urtean, Sci-Fi telebista kateak minisail bat egin zuen Frank Herbest's Dune[7] izenekoa, eta 2003an Frank Herbert's Children of Dune[8]. Bi sailek Emmy Sariak lortu zituzten.
Haren lan asko serie-argitalpen moduan argitaratu ziren hasieran eta gerora liburu gisan. Hurrengo zerrendan datozen datak liburuaren argitalpenari dagozkio[9].
Haren seme Brianek eta Kevin J. Anderson idazleak Dune saga luzatu dute, Frankek idatzitako izkribu eta eskema batzuk kutxa itxi batean aurkitu eta gero. Dunen azaltzen diren gertaeren aurretiko historia kontatuz bi lan osatu dituzte (Prelude to Dune eta Legends of Dune) eta bi ondorengo (Hunters of Dune eta Sandworms of Dune) lan osoari amaiera emateko. Beste zenbait liburu ere idatzi dituzte, Dune unibertsoan hainbat arlo jorratuz[10].
Horiez gain, istorio labur asko idatzi zituen, banaka nahiz ale bakarrean bilduta argitaratuak, fikziozkoak ez ziren liburuak, saiakerak eta nabarmendutako artikuluak ere.[9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.