Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sophia de Mello Breyner Andresen (Porto, 1919ko azaroaren 6a – Lisboa, 2004ko uztailaren 2a) idazle portugaldarra izan zen. XX. mendean Portugalek izan duen olerkaririk handienetakoa da. Familia aberatsekoa izan zen. Gogor kritikatu zuen boterea diktaduraren garaian. Haur-literatura ere idatzi zuen. Shakespeare eta Dante itzuli zituen portugesera.[1]
Sophia de Mello Breyner | |||
---|---|---|---|
1975eko ekainaren 2a - 1976ko apirilaren 2a Barrutia: Porto's Electoral Circle (en) Hautetsia: 1975 Portuguese Constituent Assembly election (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Porto, 1919ko azaroaren 6a | ||
Herrialdea | Portugal | ||
Heriotza | Lisboa, 2004ko uztailaren 2a (84 urte) | ||
Hobiratze lekua | Church of Santa Engrácia (en) Carnide Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Francisco Sousa Tavares (en) | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lisboako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | portugesa ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, itzultzailea, haur literaturaren idazlea, idazlea eta politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | Alderdi Sozialista | ||
Sophia de Melloren gurasoak Maria Amélia de Mello Breyner eta João Henrique Andresen ziren. Idazleak abizenen ordena aldatu zuen, lehen-lehenik amarena aipatzeko. Aitaren aita XIX. mendean Portora bizitzera joandako danimarkar bat zen, eta haren semeak, de Melloren aitak, Quinta do Campo Alegre etxea erosi zuen, gaur egun Portoko Lorategi Botanikoa dena. De Mellok etxe horretan igaro zuen haurtzaroa, Portoko oligarkiako familia tradizional batean. Horrela oroitzen zuen berak: “Um território fabuloso com uma grande e rica família servida por uma criadagem numerosa”. A Granja hondartzan igarotako udaldiek eta ohitura eskandinaviarrei jarraikiz ospatutako Eguberriek isla izango zuten bere poesian.
1936 eta 1939 bitartean Filologia Klasikoa ikasi zuen Lisboako Unibertsitatean. Ez zituen ikasketak amaitu, baina gerora idatziko zuen poesia erreferentzia klasikoz josirik egongo da, batez ere Grezia zaharretik hartutakoak.[2] Unibertsitate-garaian, hainbat mugimendu katolikoren buru izan zen. Bere poemak Cadernos de Poesía aldizkarian argitaratu zituen, eragin handiko autore ezagunen lanekin batera; besteak beste, Rui Cinatti eta Jorge de Sena.
1939an Portora itzuli zen, eta han biziko zen harik eta ezkondu zen arte. 1944an lehenengo liburua argitaratu zuen, Poesía; hirurehun aleko argitalpena kaleratu zuen, aitak ordaindua. Liburu hartan, ordura arte idatzitako hainbat poema jaso zituen, baita 14 urterekin idatzitakoak ere.[2]
1946an Francisco Sousa Tavares kazetari, politikari eta abokatuarekin ezkondu zen, eta handik aurrera Lisboan bizi izan zen. Bost seme-alaba izan zituzten, eta, haien eraginez, haur-literaturan ere murgildu zen.
Ezkondu ondoren, garai hartako errealitate sozialarekiko konpromiso handiagoa erakutsi zuen bere obretan, betiere mundu-ikuskera humanista eta kristauari eutsiz. Denborarekin, Salazarren diktaduraren aurkako oposizioaren ordezkari bilakatu zen. Bakearen aldeko kantata bat idatzi zuen, ezagun egingo zena: “Vemos, ouvimos, lemos. Não podemos ignorar!”. Preso Politikoei Laguntzeko Batzorde Nazionalaren sortzaileetako bat izan zen, baita Portugaleko Idazleen Elkarteko Batzorde Nagusiko lehendakaria ere.[2]
1974ko Krabelinen Iraultzaren ondoren, 1975ean Biltzar Konstituziogileko diputatu hautatu zuten Portoko barrutian, Alderdi Sozialistaren izenean. Bere senarra, berriz, Alderdi Sozialdemokrataren aldekoa zen.
Sophia de Mello Breyner Andresen 2004ko uztailaren 2an hil zen, Lisboan, 84 urterekin. Itsasoari buruz idatzitako poemak Lisboako Ozeanoarioaren inguruan irakur daitezke, itsasoari begira. Bestalde, Nossa Senhora da Graça elizaren ondoan jarritako oroitarri batean “Lisboa” poema irakur daiteke.
De Melloren poesiak egia estetikoa bilatzen du, denbora-pasa baino gehiago: “O poema não fala de uma vida ideal mas sim de uma vida concreta [Poemak ez dihardu bizitza ideal bati buruz, bizitza konkretu bati buruz baizik]”. Egia estetiko horrek lortzen du gauzekiko harreman zuzena, nahiz eta kontzeptualizatzerik ez dagoen.[3]
Sormenaz gain, itzulpengintzan ere nabarmendu zen De Mello. Portugesera itzuli zituen, besteak beste, Euripides, Dante eta William Shakespeare. Alabaina, autore portugaldarrak kanpora eramateaz ere arduratu zen; izan ere, Fernando Pessoa eta Luis de Camões itzuli zituen frantsesera.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.