![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/52/Shh_structure.png/640px-Shh_structure.png&w=640&q=50)
Sonic hedgehog
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sonic hedgehog (euskaraz: «Sonic trikua») proteina bat da, SHH geneak kodetua[3]. Seinaleztatze molekula hau giltza da animalia mota guztien enbrioien morfogenesia erregulatzen. Organogenesia eta nerbio sistema zentralaren, gorputz adarren, behatzen eta gorputzeko beste atal askoren antolaketa kontrolatzen du. Enbrioiaren garapena ezartzeko Frantziako banderaren eredua jarraitzen duen kontzentrazio gradientea da bere ezaugarrietako bat[4]. Eredu honen arabera SHH molekulen banaketa ez da uniformea, eta zelulen gantzak kontzentrazioaren arabera diferentziatzen ditu.
- Ez nahastu Sonic the Hedgehogekin
SHH | |
---|---|
Proteinak kodetzen dituen genea | |
![]() | |
Identifikadoreak | |
Homologene: 30961 Genenames: SHH Ensemble: ENSG00000164690 | |
Taxoia | Homo sapiens |
Asoziazio-genetikoa | holoprosencephaly 3 (en) ![]() Laurin-Sandrow syndrome (en) ![]() |
Kokapena | |
Kromosoma | human chromosome 7 (en) ![]() |
![]() | |
Kokapen zitogenetikoa | 7q36.3 |
Hasiera | 155592680 bp[1] |
Amaiera | 155604967 bp[2] |
Transkripzioak | |
RNA ID | NM_000193, NM_001310462, NR_132318, NR_132319, XM_011516479, XM_011516480 eta XM_047420718 |
Ensembl | |
Beste espezieetan | |
Sagu arrunt | Shh (en) ![]() |
Arratoi arrunt | Shh (en) ![]() |
Danio rerio | shha (en) ![]() |
Danio rerio | shhb (en) ![]() |
ozpin-euli | hh (en) ![]() |
Gene-adierazpen eredua | |
![]() | |
Ontologia | |
Kodetzen du | Sonic hedgehog signaling molecule (en) ![]() |
Funtzio-molekularrak | |
Osagai-zelularra | |
Prozesu-biologikoak | Ikusi
|
Gene honetan sortzen diren mutazioek holoprosenzefalia sor dezakete, burmuineko hemisferioen bereizketa ekiditen duena. Gertakari hau esperimentalki ikusi da SSH genea eraldatutako saguetan, garuna bitan zatitzen zuen lerroa sortu beharrean fusionatutako besikula telenzefaliko bakarra sortuz[5][6].
Helduen ehunen diferentziazio, ugaritze eta mantenuan Sonic hedgehogek paper garrantzitsua izaten jarraitzen du. SHH seinaleen aktibatze anomaloak helduengan hainbat minbizi sor ditzake, tartean bularreko minbizia, azalekoa, garunekoa, gibelekoa, puxikakoa eta beste hainbat[7].