From Wikipedia, the free encyclopedia
Arratoi arrunta (Rattus norvegicus) muridae familiako karraskaria da. Arratoien artean ezagunena eta hedatuena da, kontinente guztietan Antartikan izan ezik, bizi dena[1]. Gizakia eta gero, ugaztunik hedatuena da.
Arratoi arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Muridae |
Leinua | Rattini |
Generoa | Rattus |
Espeziea | Rattus norvegicus (Berkenhout, 1769)
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Habitat | landmass (en) eta Sastrakadi |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Gorputza eta burua: 190-273 mm. Isatsa: 160-229 mm. Pisua: 231-520 g
Arratoi arruntak, arratoi beltzak bezala, asiar jatorria du. Honek belarri laburragoak ditu eta proportzionalki buztana txikiagoa du. Bizkarrean arre-grisaxka kolorea du eta arrea edo gris-zurixka azpian.
Garezurra begiratuta, bi arratoiak modu seguruan bereiz daitezke tenporal ertzei erreparatuz. Arratoi beltzean kanpoalderantz ganbilak dira eta arratoi arruntean ia paraleloak.[2]
Bere jarduera gauean egiten du batez ere.
Karraskari orojale bat da. Baldintza onetan, urte osoan ugal daiteke.
Arratoi arrunta gizakiak genien gorrotatu eta gehien jazartzen duen animalietako bat da, etengabe pozoi-kanpainekin borrokatzen saiatzen dena eta, paradoxikoki, egunero sortzen dituen hondakin-masa ugariz oparo elikatzen duena.
Karraskari hau, hortzen bidez material guztietan eragiten dituen kalteez gain, gaixotasun anitzen bektorea da, izurritea barne.
Ia beti leku humanizatuetan bizi da, eta bere presentzia kutsadurarekin lotuta dago. Arratoi beltzak baino ur premia handiagoa du.
Ohiko espeziea upeltegietan, ukuiluetan, etxeetako sotoetan, eta askotan ugaria da itsas portuetan, zabortegietan eta estoldetan.
Oso hedatua dago eskualde Paleoartikoan. Iberiar penintsula osoa okupatzen du. Euskal Herri osoan dago presente.
Ugariena, logikoki giza kontzentrazioetan da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.