![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ec/Slavoj_%25C5%25BDi%25C5%25BEek_on_Julian_Assange_and_why_you_should_care_-_DiEM25.webm/640px--Slavoj_%25C5%25BDi%25C5%25BEek_on_Julian_Assange_and_why_you_should_care_-_DiEM25.webm.jpg&w=640&q=50)
Slavoj Žižek
From Wikipedia, the free encyclopedia
Slavoj Žižek (ahoskeraⓘ) (Ljubljana, 1949ko martxoaren 21a) Esloveniako filosofo eta teoriko kritiko bat da, nagusiki hegelianismoaren, marxismoaren eta Lacanen psikoanalisiaren tradizioetan koka daitekeena. Ekarpenak hainbat alorretan (teoria politikoa, zinemaren teoria, edota psikoanalisi teorikoa) egin ditu, eta lan teorikoak herri kulturako adibideez hornitzeagatik ezaguna da.
Slavoj Žižek | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ljubljana, 1949ko martxoaren 21a (75 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Ljubljana |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Renata Salecl Jela Krečič (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bežigrad Grammar School (en) ![]() University of Ljubljana (en) ![]() ![]() Paris 8 Unibertsitatea 1986) doctorate in France (en) ![]() |
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) ![]() |
Tesi zuzendaria | Jacques-Alain Miller (en) ![]() |
Hizkuntzak | Serbokroaziera frantsesa ingelesa alemana esloveniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, psikologoa, cultural studies scholar (en) ![]() |
Lantokia(k) | Ljubljana |
Enplegatzailea(k) | European Graduate School (en) ![]() Birkbeck, University of London (en) ![]() University of Ljubljana (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Louis Althusser, Alain Badiou, Gilbert Keith Chesterton, Božidar Debenjak (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Kidetza | Slovenian Academy of Sciences and Arts (en) ![]() |
Mugimendua | Hegelianismoa Marxismoa Lacanianism (en) ![]() Ljubljana school of psychoanalysis (en) ![]() Freudo-Marxism (en) ![]() Filosofia kontinentala |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Christian atheism (en) ![]() ateismoa |
Alderdi politikoa | ![]() ![]() ![]() ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Filosofia ikasi zuen Ljubljanako Unibertsitatean, eta geroago, psikoanalisia Parisko VIII Vincennes-Saint-Denis Unibertsitatean, bai eta bertan doktoretza egin ere. Egun, Ljubljanako Unibertsitateko Soziologia Institutuko senior ikerlaria da, eta European Graduate Schooleko irakaslea. Halaber, zenbait unibertsitatetan irakasle bisitaria izan da. Londresko Birkbeck Institute for the Humanities-en Nazioarteko Zuzendaria da eta Ljubljanako Psikoanalisi Teorikorako Elkarteko presidentea.[1]
Žižekek herri kulturako adibideak darabiltza Jacques Lacanen teoria azaltzeko, eta Lacanen psikoanalisian, Hegelen filosofian edota ekonomia kritiko marxistan oin hartzen du gizarte fenomenoak interpretatzeko. Hainbat gairi buruz idatzi du, besteak beste: subjektibotasuna, ideologia, kapitalismoa, fundamentalismoa, arrazakeria, tolerantzia, multikulturalismoa, giza eskubideak, ekologia, globalizazioa, Irakeko Gerra, iraultza, utopianismoa, totalitarismoa, postmodernismoa, pop kultura, opera, zinema, teologia politikoa, eta erlijioa. Hausnarketa gai izan ditu halaber Europan gertatzen ari diren prozesu subiranistak. Gai horietan, mendebaldeko "ezker unibertsalista" edota postnazionalen aurka jotzen du, prozesu soberanistak babestuz.[2]
1990ko hauteskundeetan Esloveniako presidentetzara aurkeztu zen, nahiz eta hautatua ez izan.