From Wikipedia, the free encyclopedia
Jacques-Marie-Émile Lacan (Paris, 1901eko apirilaren 13a- Paris, 1981eko irailaren 9a) psikiatra frantziarra izan zen. Psikoanalisiaren inguruan lan egin zuen, Freuden planteamenduei ikuspuntu berria eskainiz eta gerorako "eskola lakaniarra" izeneko korrontea sortuz.
Jacques Lacan | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques Lacan | ||
Jaiotza | Parisko 3. barrutia, 1901eko apirilaren 13a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Parisko 6. barrutia, 1981eko irailaren 9a (80 urte) | ||
Hobiratze lekua | Guitrancourt | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Marie-Louise Blondin (en) (1934ko azaroaren 29a - 1941eko abenduaren 15a) Sylvia Bataille (en) (1953ko uztailaren 17a - 1981eko irailaren 9a) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Familia | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Collège Stanislas de Paris (en) (1907 - 1918) Parisko Medikuntza Eskola (1919 - 1932) Medikuntzako doktorea | ||
Hezkuntza-maila | Medikuntzako doktorea | ||
Tesi zuzendaria | Henri Claude (en) | ||
Hizkuntzak | alemana frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Henri Claude (en) Gaëtan Gatian de Clérambault (en) Jean Baruzi (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | psikoanalista, psikiatra eta itzultzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Sainte-Anne Hospital Center - GHU Paris (en) | ||
Lan nabarmenak | |||
Influentziak | Sigmund Freud, Ferdinand de Saussure, Alexandre Kojève eta Martin Heidegger | ||
Mugimendua | Psikoanalisia structuralism (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada | ||
1932an aurkeztu zuen bere tesia, "De la Psychose paranoiaque dans les rapports avec la personnalité" izenburukoa eta bide berriak urratu zituen haurren psikosien azterketan. Ispiluaren fasea deitu zuena aztertu zuen; gorputzaren irudi osoak jokatzen duen papera eta irudi horrek gizakiaren nortasunaren osaketan duen garrantzia nabarmendu zituen bereziki: Le stade du miroir comme formateur de la fonction du "je" (1936, 1949, Ispiluaren fasea "niaren" funtzioaren antolatzaile gisa). Lacanen ustetan, hitzaren bidez sartzen da gizakia subjektuen arteko dialektikan, ez behar fisiologiko soil batek bultzatua, "bestearenganako desirak" hartaratuta baizik. Prozesu honetan, faloa (Gr. phallos, sexu arra) bihurtzen da desira horren helburu eta sinbolo nagusia
Psikoanalisiaren eta hizkuntzalaritzaren arteko zubia eginez, hizkuntza egiturak ikusi zituen inkontzientean eta metafora (arbuioa, zentsura) eta metonimia (desbideratzea, leku-aldaketa) kontzeptuen bidez adierazi zituen neurosiaren sintomak. Hala, Lacanen terapia analitikoak subjektuari falta zaion diskurtso zatia bilaraztea du helburu, "diskurtso ohartunaren jarraituak etenik izan ez dezan". Lacanen estiloa oso itxia da eta psikoanalista askok kritikatu dituzte haren esanak. Lan gehienak Écrits (1966, Idazlanak) izeneko bilduman eman zituen argitara.
Bere teoriak modu didaktiko batean Slavoj Zizek filosofoak garatu ditu azken urteotan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Lacan |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.