Teoria kritikoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Teoria kritikoa edo soziologia kritikoa Frankfurteko eskolako pentsalariek 1960ko hamarkadan garatu zuten pentsamenduen multzoa da, marxismoan oinarrituta gizarte kapitalistaren kritika zabala egiten duena, zenbait arlotako ekarpenak bilduz (soziologia, psikoanalisia, artea...). Garai hartan marxismo ortodoxoa definitzen zuten alderdi komunistetatik ofizialetatik aldendu egin ziren Frankfurteko eskolako pentsalariak. Izan ere, Teoria kritikoa marxismoa eguneratzea eta interpretatzea bere estiloaren arabera proposatu zuen. Horregatik, Teoria Kritikoarentzat jakintza ez da errealitatean dauden datu objektiboen erreprodukzio kontzeptuala, baizik eta benetako formakuntza eta eraketa.
«Teoria kritikoa» izena Max Horkheimerren 1937ko Teoria tradizionala eta teoria kritikoa ((Alemanez) Traditionelle und kritische Theorie) saiakera programatikoaren izenburuan bertan dago. Eskola honetako lan nagusitzat hartzen da (Alemanez) Dialektik der Aufklärung (Ilustrazioaren dialektika) saiakera bilduma, Horkheimerrek eta Theodor W. Adornok 1944 eta 1947 bitartean elkarrekin konpilatu eta argitaratua.
Frankfurteko eskolaren teoria kritikoaren muina teoria ororen eraikuntza gertatzen den baldintza sozial eta historikoen eztabaida kritiko-ideologikoa da, eta baldintza sozial eta historiko horien kritika. Baldintza sozial guztiak teorikoki kontzeptualizatzeko asmoa dago eta baldintza historiko-sozial horiek aldatzeko beharretik dator asmo hori.
Frankfurteko Eskolak bi etapa nagusi izan zituen. Lehenengo etapan Max Horkheime, Theodor W. Adorno eta Herbert Marcuse nabarmendu ziren. Bigarren etapan, Jürgen Habermas, Karl-Otto Apel, Oskar Negt, Alfred Schmidt, Albrecht Wellmer eta Hermann Schweppenhäuser.
Teoria hau pentsamendu sakona eta kritikoa bultzatzen du eta gizartean indar eraldatzailea izan nahi du, ez teoria hutsa.