Simancasko gaztelua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Simancasko gaztelua (gaztelaniaz: Castillo de Simancas) Valladolideko probintziako Simancas (Espainia) herrian kokaturiko gaztelua da. Espainiako Kultura Ministerioaren jabetzakoa, 1997tik aurrera babestuta dago, kultura ondasun moduan. Egun, Simancasko Artxibo Orokorraren egoitza da.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Simancasko gaztelua | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
[[]] | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Valladolideko probintzia |
Udalerria | Simancas |
Koordenatuak | 41°35′31″N 4°49′44″W |
Erabiltzailea | Archivo General de Simancas (en) |
Ondarea | |
BIC | RI-AR-0000010 |
Itxi
XV. mendean enriqueztarrek antzinako alkazarra berreraiki zuten baina laster Errege-erregina Katolikoek bereganatu eta presondegi bilakatu zuten. Bertan izan ziren preso eta bertan hil ziren hala Antonio Acuña komuneroen buruzagia nola Petri Nafarroako mariskala.[1] Filipe II.ak Gaztelako Erresumaren Artxibo Orokorra ezarri eta gaztelua artxiboaren egoitza izendatu zuen.