Shibuya
Tokioko auzo bereziak From Wikipedia, the free encyclopedia
Tokioko auzo bereziak From Wikipedia, the free encyclopedia
Shibuya (japonieraz: 渋谷区 Shibuya-ku ) Tokioko mendebaldeko auzoetako bat da. 2008ko erroldaren arabera 208.371 biztanle bizi ziren 15,11 kilometro koadroko azalera, eta biztanle dentsitatea 13.540 pertsona kilometro koadroko zen.
Shibuya 渋谷区 | |||
---|---|---|---|
special ward of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Japonia | ||
Metropolitan prefecture | Tokio | ||
Alkatea | Ken Hasebe (en) | ||
Izen ofiziala | 渋谷区 | ||
Jatorrizko izena | 渋谷区 | ||
Posta kodea | 150-8010 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°39′49″N 139°41′52″E | ||
Azalera | 15,11 km² | ||
Mugakideak | Minato, Shinjuku, Shinagawa, Meguro, Setagaya, Nakano eta Suginami | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 235.193 (2021eko martxoaren 1a) 10.660 (2015) | ||
Dentsitatea | 13.540 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1947ko maiatzaren 3a eta 1932ko urriaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
http://www.city.shibuya.tokyo.jp |
Shibuya, Tokioko auzorik garrantzitsuenetakoa da, 1947ko martxoaren 15ean sortu zen, eta gaur egun, hiriko denda eta merkataritza gunerik handienak bertan daude. Azken 30 urtetan, gunea famatu egin duten hainbat denda zabaldu dira, tartean "Shibuya 109" izeneko merkataritza gunea.
Edo Aroan Shibuya familia bizi zen gaztelua zegoen bertan. XIX mendean hasi zen auzoa garatzen 1882an Aoyama Gakuin unibertsitatea ireki eta 1885ean treneko Yamanote lerroa bertara iristean. 1909an Shibuya herri bihurtu zen eta 1932an Sendagaya eta Yoyohata herriekin bat egin zuen. Urte hartan Tokiotik Yokohamara zihoan Tokyu Toyoko trenbide berriaren geltoki garrantzitsua ezarri zen bertan eta hurrengo urteetan tren lerro gehiago iritsi ziren Shibuyara. 1947an Tokioko auzo berezi izendatua izan zen.
Azken 30 urteetan gazteen auzoa bihurtu da Shibuya. Moda dendak eta zentro komertzialak daude bertan eta 90. hamarkadaren bukaeran teknologia berriak ere indar handia hartu zuen, Bit Valley ezizena eman zaio horregatik.
Hachikō (japonieraz (忠犬ハチ公, chūken Hachikō, "Hachikō, txakur leiala") Nekazaritza Departamentuko Hidesaburō Ueno irakaslearen txakurra zen eta egunero Shibuyako geltokian itxaroten zion lanetik bueltan. 1925eko maiatzean Hidesaburō Uenok burmuin odoljarioa izan eta hil egin zen. Egunero bezala Hachikō zain izan zuen baina ez zen trenean itzuli. Hurrengo 9 urtetan Hachikō egunero joan zen geltokira bere jabearen bila harik eta 1935eko martxoaren 8an hil zen arte. Hachikōren historia oso famatua egin zen 1932an Asahi Shimbun egunkarian idatzitako artikulu batengatik eta jendea bera ikustera eta janaria ematera joaten zitzaion.
1934ean Shibuyako geltokiaren atean brontzezko estatua ezarri zen 1948an berriztu zena. Apirilaren 8an urtero zeremonia handiak egiten dira bere omenez.
Auzo bereziak : Adachi | Arakawa | Bunkyō | Chiyoda | Chūō | Edogawa | Itabashi | Katsushika | Kita | Kōtō | Meguro | Minato | Nakano | Nerima | Ōta | Setagaya | Shibuya | Shinagawa | Shinjuku | Suginami | Sumida | Taitō | Toshima | ||
Hiriak : Akiruno | Akishima | Chōfu | Fuchū | Fussa | Hachiōji | Hamura | Higashikurume | Higashimurayama | Higashiyamato | Hino | Inagi | Kiyose | Kodaira | Koganei | Kokubunji | Komae | Kunitachi | Machida | Mitaka | Musashimurayama | Musashino | Nishitōkyō | Oume | Tachikawa | Tama | ||
Suprefeturak : Nishitama | Hachijō | Miyake | Ogasawara | Ōshima |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.