![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4b/Serena_Williams_at_2013_US_Open.jpg/640px-Serena_Williams_at_2013_US_Open.jpg&w=640&q=50)
Serena Williams
estatubatuar tenislari ohi profesionala / From Wikipedia, the free encyclopedia
Serena Jameka Williams Price (Saginaw, Michigan, 1981eko irailaren 26a — )[1] estatubatuar tenislari ohi profesionala da, Grand Slam txapelketetan ("Era Irekia"ren errekorra) 23 banakako titulu irabazi duena, eta WTA rankingean munduko laugarrena, eta munduko lehenengoa 319 astez. Venus Williamsen (1980) ahizpa nagusia da, eta bikoteak bikoitzetako zortzi domina olinpiko ditu.[2]
Serena Williams | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Serena Jameka Williams | ||
Jaiotza | Saginaw (Michigan), 1981eko irailaren 26a (42 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Bizilekua | Palm Beach Gardens (Florida) Compton (Kalifornia) | ||
Talde etnikoa | afro-amerikarra | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Familia | |||
Aita | Richard A Williams Jr | ||
Ama | Oracene Price | ||
Ezkontidea(k) | Alexis Ohanian (en) ![]() | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | The Art Institute of Fort Lauderdale (en) ![]() ![]() Etxeko eskolatze | ||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | tenislaria, autobiografialaria, aktorea, enpresaburua, idazlea eta diseinatzailea | ||
Tenis | |||
Jokaera | eskuina eta bi eskuz errebeska jotze | ||
Bakarka i/g | 855–152 | ||
Binaka i/g | 190–34 | ||
Rankinga | 1 tennis doubles (en) ![]() ![]() 8 tennis singles (en) ![]() | ||
Parte-hartzailea
| |||
Entrenatzailea | Richard A Williams Jr (en) ![]() Oracene Price Patrick Mouratoglou (en) ![]() | ||
Lateralitatea | eskuina | ||
Pisua | 72 kilogramo | ||
Altuera | 178 zentimetro, 175 zentimetro | ||
Enplegatzailea(k) | Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Jehovaren Lekukoak | ||
serenawilliams.com | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Historiako jokalari onenen artean sailkatzen da, bere indar fisiko eta golpe boteretsuak direla eta. 39 Grand Slam titulu eskuratu ditu,[3] horietatik 23 bakarka (gizon zein emakumeen artean munduko errekorra), 14 emakumeen bikoteko (guztiak bere ahizpia Venusekin) eta 2 bikote mistoekin (biak Max Mirnyirekin).[3]
23 WTA Tier 1 titulu eskuratu zituen eta 32 finaletan egon zen. Gainera, bost WTA Final lortu zituen. Estatu Batuetakoa 2002, 2009, 2013, 2014 eta 2015 denboraldietan amaitu zuen lehena, bigarrena 2008 eta 2016 denboraldietan eta hirugarrena 2003an eta 2012an.
Bestalde, Serenak bakarka urrezko lau domina lortu zituen Olinpiar Jokoetan, Federazio Kopa bat eta hiru Hopman Kopa.[4] Gainera, Golden Slam-a bi modalitateetan (banakakoa eta bikoitza) osatu duen tenislari bakarra da.