From Wikipedia, the free encyclopedia
Aubrey Drake Graham (Toronto, Kanada, 1986ko urriaren 24a)[1] rap abeslari, kantu-idazle, disko ekoizle, aktore eta ekintzaile kanadarra da.[2] 21. mendean diskorik gehien saldu duen musikarietako bat da.
Drake (musikaria) | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aubrey Drake Graham |
Jaiotza | Toronto, 1986ko urriaren 24a (38 urte) |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Toronto Hidden Hills |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vaughan Road Academy (en) Thornhill Secondary School (en) Forest Hill Collegiate Institute (en) |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, abeslaria, kantugilea, ekintzailea, aktorea, disko-ekoizlea, enpresaburua eta ahots-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Young Money |
Izengoitia(k) | Champagne Papi, Drizzy, Young Angel, 6 God eta The Boy |
Genero artistikoa | hip hop musika pop rap (en) R&B garaikidea pop musika trapa Drill (musika)a dancehalla alternative R&B (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | OVO Sound (en) Young Money Entertainment Cash Money Records (en) Republic Records (mul) Universal Motown Records (en) Epic Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
drakerelated.com | |
|
Aita, Dennis Graham, afro-amerikarra du, Memphisekoa (Tennessee, AEB), eta musikari gisa lan egindakoa da, bateria jotzen, besteak beste Jerry Lee Lewisekin.[3][4] Drake-ren ama, Sandra "Sandi" Graham (jaiotzez Sher), judu askenazi kanadarra da, ingeles irakasle eta lore-saltzailea.[5][6][7][8][9] Gaztaroan, Drakek heziketa judua izan zuen, eta Bar Mitzva zeremonia egina du.[10][11][12][13][14] Naziotasun bikoitza dauka, Estatu Batuetakoa eta Kanadakoa.[15]
Drakeren ospea telebistan hasi zen, Degrassi: The Next generation nerabeentzako telesailarekin, 2000ko hamarkadaren hasieran. 2007an telesaila utzi eta rap gaiekin egindako zinta batekin ekin zion musika ibilbideari.[16]
2018ko bere diskoaren lantzamendu eta sustapenak zeresana eman zuen[17]: Scorpion diskoa 2018ko uztaileko lehen astean argitaratu zen zenbait plataformatan (Spotify eta Google Music, adibidez). Eta handik egun batzuetara, erabiltzaile batzuek "eraldaketak" igarri zituzten. Susmoak izan ziren ea ekoizpen arazoa ote zen, edo nahita probatutako marketin teknika bat. Beste hipotesi bat izan zen musika banatzeko modu berria ireki zuela Drakek: kantuen bertsioak egiteko modu bat irekitzen zela aurrerantzean, baina ez beste talde batek egindako cover baten gisara, baizik eta artistak berak bere apeten arabera eraldatutako produktu bat bilakatuz[18].
Drakeren meme ezagun bat, euskaraz, 'Hau bai hau ez' erako mezua, Oier Gorosabelek asmatua. Sustatu, 2018-07-24 |
Drake protagonista izan da Interneteko hainbat memetan. Bat oso ezaguna da "hau ez / hau bai" esateko modu bat, euskaraz ere izan duena adibideren bat edo beste[17]. Meme honek du jatorria 2015eko Drakeren Hotline Bling bideoklipean[19].
Artistarekin erlazionatutako beste meme ezagun bat da 'In My Feelings Challenge' delakoa[20], zeinean jendeak bideoak grabatu izan dituen, martxan dagoen auto batetik irten eta dantza egiten, Drakeren abesti bat etzuten den bitartean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.