Segurtasunaren Zerbitzu Federala
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Segurtasunaren Zerbitzu Federala (errusieraz: Федеральная служба безопасности Российской Федерации, translit.: Federálnaya sluzhba bezopásnosti Rossíyskoi Federátsii) edo FSB (errusieraz: ФСБ) Errusiako segurtasun-agentzia nagusia da, Errusiako presidentearen aginte zuzenpean dagoena. Bere egoitza nagusia Lubianka eraikinean dago.
Segurtasunaren Zerbitzu Federala | |||
---|---|---|---|
Datuak | |||
Izen ofiziala | ФЕДЕРАЛЬНАЯ СЛУЖБА БЕЗОПАСНОСТИ РОССИЙСКОЙ ФЕДЕРАЦИИ | ||
Izen laburra | ФСБ, FSB, FSB, ФСБ РФ, ФСБ Расіі, Rossiya FXX, ФСБ, FSB, რუსეთის ფსბ, РФ ФХХ, ФБХ, FDD, FSB, FSB, FSB eta FSB | ||
Mota | segurtasun agentzia, Federal service (Russian Federation) (en) eta pertsona juridikoa | ||
Herrialdea | Errusia | ||
Jarduera | |||
Eskumendekoak | FSBaren Akademia | ||
Enplegatuak | ezezaguna (ezezaguna) | ||
Agintea | |||
Lehendakaria | Aleksandr Bortnikov | ||
Zuzendaria | Aleksandr Bortnikov | ||
Egoitza nagusi |
| ||
Egoitza nagusi |
| ||
Ekonomia | |||
Aurrekontua | ezezaguna | ||
Historia | |||
Sorrera | 1995eko apirilaren 12a | ||
Ordezkatzen du | KGB | ||
Aurrekoak | Federal Counterintelligence Service (en) eta Ministry of Security of the Russian Federation (en) | ||
webgune ofiziala |
FSBren funtzioen artean kontrainteligentzia eta espioitza, barne eta mugen segurtasuna, terrorismoaren aurkako neurriak eta zaintza daude.
FSB Sobietar Batasunaren garaiko KGBren ondorengoa da.[1] 1991ko estatu-kolpearen saiakeraren ondoren — non KGBko unitate batzuek eta Vladimir Kriutxkov zuzendariak parte hartu zuten —, KGBa 1991ko azaroan desegin zuten.[2] Sobietar Batasunaren desegitea ondoren, bi agentzia berri sortu ziren: Atzerriko Inteligentzia Zerbitzua (SVR) eta Gobernuaren Komunikazio eta Informazio Agentzia Federala (FAI). 1992ko urtarrilean, beste agentzia berri bat sortu zen, "Segurtasun Ministerioa" izenekoa, baina 1993ko Errusiako konstituzio-krisiaren ondorioz, erakunde hori berrantolatu eta Kontrainteligentzia Zerbitzu Orokor (FSK) bihurtu zen. Boris Jeltsinek 1995eko apirilaren 3an agentzia berria berrantolatu eta berregituratu zuen arte eta FSK FSB izatera pasatuz.
Zuzendaria | Agintaldia | Oharra(k) |
---|---|---|
Viktor Barannikov | 1992ko urtarrila - 1993ko uztaila | Segurtasun-Ministerioa, FSK |
Nikolai Goluxko | 1993ko uztaila - 1994ko otsaila | Segurtasun-Ministerioa, FSK |
Serguei Stepaxin | 1994ko otsaila - 1995eko ekaina | FSBren sorrera |
Mikhail Barsukov | 1995eko ekaina - 1996ko ekaina | |
Nikolai Kovaliov | 1996ko ekaina - 1998ko uztaila | |
Vladimir Putin | 1998ko uztailaren 25 - 1999ko abuztuaren 9 | |
Nikolai Patruxev | 1999ko abuztuaren 9 - 2008ko maiatzaren 12 | |
Aleksandr Bortnikov | 2008ko maiatzaren 12 - egun |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.