From Wikipedia, the free encyclopedia
1991ko Moskuko estatu kolpea (1991ko abuztuaren 19tik 21era) Mikhail Gorbatxev presidentea SESBren botere nagusitik kentzeko saioa izan zen, gobernuko zenbait kidek burutua, Gorbatxoven erreforma multzoa urrunegi joan zelakoan eta Batasunaren itun negoziatu berriak gobernu zentraletik errepublikei emateko botere handiegia ematen zien beldurrez.
1991ko Moskuko estatu-kolpea | |
---|---|
Mota | estatu-kolpe saiakera kolpe militar |
Honen izena darama | August 1991 (en) |
Honen parte da | 1989ko iraultzak |
Denbora-tarte | 1991ko abuztuaren 19a - 1991ko abuztuaren 21a |
Data | 1991ko abuztua |
Garaia | August 1991 (en) |
Kokaleku | Mosku |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Parte-hartzaileak | |
Honen ondorioa | Declaration of Independence of Ukraine (en) |
Nahiz eta estatu kolpeak hiru egunean porrot egin zuen, gertaerak Sobietar Batasuna kordokatu zuen, eta Gorbatxov gobernura itzuli bazen ere, Alderdi Komunistaren eta Sobietar Batasunaren erorketan urrats handitzat jotzen da.
Zenbait errepublikatan independentzia lortzeko nahia gero eta handiago izanik, Gorbatxev saiatu zen Sobiet Batasuna eraberritzen, hain zentralizatuta izan ez zedin. Honela, Sobietar Batasuna errepublika independenteen batasuna, amankomuneko presidentea, kanpoko politika eta armada zeuzkala, bihurtuko zuen itun berria Errusiako Errepublika 1991ko abuztuaren 20an zen sinatzekoa.
Asiako erdialdeko errepublikek suharki babesten zuten itun berri hori, beste errepubliken botere ekonomikoa eta merkatuak behar baitzituzten aurrera egiteko. Nolanahi ere, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren kontrola ekonomiaren eta bizitza sozialaren gainean mantentzen zenez, bazeuden uste zutenak abiadura bizkortu behar zegoela merkatu ekonomiara iristeko, nahiz eta bidean Sobietar Batasuna nazio-estatu ugaritan banandurik geratzen zen. Boris Jeltsin Errusiako Federazioaren presidenteak ere nahi zuen SESB zatitzea, lurraldea zeharo mendean izan zezan, Moskuko kontrol ideologikorik gabe.
Aitzitik, erreformatzaile horiek ez bezala, SESBeko kontserbatzaileak, abertzaleak eta errusiar nazionalistak, oraindik ere Alderdi Komunistaren barruan botere handia gordetzen zutenak, guztiz aurka zeuden, Sobietar Batasuna eta botere zentralizatua ahulduko zituelakoan.
Gauzak horrela, 1991ko abuztuaren 19an, Gorbatxoven presidenteordea zen Gennadi Janaiev, Valentin Pavlov ministroburua, Dmitri Jazov defentsa ministroa, Vladimir Kryutxkov KGBko burua eta beste ofizial batzuk elkartu ziren ituna sina ez zezaten, eta "Estatuaren Larrialdietako Batzorde Nagusia" osatu zuten. Batzordeak Krimean oporretan zegoen Gorbatxov atxilotu zuen, zentsura politikoa abian jarri zuen berriro, eta perestroika geldiarazten saiatu zen. Berehala presazko dekretu bat plazaratu zuten jardun politikoa bertan behera utziz eta egunkari gehienak itxiz.
Kolpea eratu zutenek jendearen babesa lortuko zutela espero bazuten ere, hiri handietako eta errepubliketako iritzi nagusia haien aurka zegoen. Errusiako Errepublikaren presidentea zen Boris Jeltsinek berehalakoan gaitzetsi zuen kolpea, jende ugariren babesa eskuratuz.
Moskun, miliaka lagun atera ziren kaleetara Etxe Zuria (Errusiako Federazioko parlamentua eta Jeltsinen jauregia) defendatzera, une hartan Errusiako burujabetzaren ikurra bihurtuta. Konspiratzaileak Jeltsin atxilotzen saiatu arren, ez zuten lortu. Kolpearen kontrako oposizioa gero eta handiagoa izanik (Jeltsinen inguruan sortua), kolpe emaileek armada Etxe Zuria inguratzera bidali zuten, baina ez ziren jendearen kontra oldartu.
Hiru egun pasa ondoren, abuztuaren 21ean, kolpea bertan behera geratu zen. Antolatzaileak atxilotuta, Gorbatxov Sobietar Batasunaren presidentziara itzuli zen. Hala ere, Gorbatxoven botereak zauri larria jaso zuen, Batasuneko zein Errusiako botere egiturak bere agindupetik at geratu baitziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.