From Wikipedia, the free encyclopedia
Sarmaziar[1][2] (latinez: Sarmatæ edo Sauromatæ; sanskritoz: Sakas; antzinako grezieraz: Σαρμάται, Σαυρομάται) turkiar jatorriko herri nomada bateko kidea izan zen[3], eszitekin lotura omen zuena.
K.a. III. mendean sarmaziarrak Kaukasoraino heldu ziren, esziten lurrak inbadituz. K.a. II. mendean Itsaso Beltzaren inguruko estepetan bizi ziren, egungo Ukrainan eta Polonian. Hori zela eta, Karpatoen ekialdean dagoen Ekialdeko Europako ordokiak "sarmaziar ordokia" du izena. K.a. I. mendean Itsaso Beltzetik Baltikoraino eta Volgatik Vistula eta Danubioraino zabaldu ziren, bere une gorena izanik[4]. Ez zuten inoiz estatu batua izan eta III. mendean godoek Krimea konkistatu zutenean eta bandaloen eta hunoen erasoak jasan ostean desagertu ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.