From Wikipedia, the free encyclopedia
Sarah Kirsch (Limlingerode, Harz, Alemania, 1935eko apirilaren 16a - Heide, Schleswig-Holstein, 2013ko maiatzaren 5a) alemanezko idazlea izan zen.
Sarah Kirsch | |
---|---|
(1976) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ingrid Hella Irmelinde Bernstein |
Jaiotza | Limlingerode (en) , 1935eko apirilaren 16a |
Herrialdea | Alemania Alemaniako Errepublika Demokratikoa Prusiako Estatu Askea |
Heriotza | Heide, 2013ko maiatzaren 5a (78 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rainer Kirsch (en) (1960 - 1968) |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Martin Luther University Halle-Wittenberg (en) German Institute for Literature (en) Leipzigeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, haur literaturaren idazlea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialista Batua |
Batxiler-ikasketak bukatuta, azukre-fabrika batean lanean hasi zen, eta baso-ingeniaritzako eta biologiako ikasketak hasi zituen gero. 1963-1965 bitartean literatura-ikasketak egin zituen Leipzigen, eta berehala bere lehen literatura-lanak argitaratzen hasi zen.
Poeta gisa izan zen ezaguna, baina poesiaz gainera irratirako istorioak eta kontakizunak ere idatzi zituen, haurrentzat batez ere: Die ungeheuren bergehohen Wellen auf See (1973, Mendia bezain gorako itsas uhin handiak), Allerlei-Rauh (1988, Astalarrua), Das simple Leben (1994, Bizitza soila). Bere poesiaren musikaltasuna eta soiltasuna direla-eta, herri-poesiaren tradizioan sartu ohi da, baina baita Britting, Krolow eta Bachmann poeten ildoaren jarraitzaile gisa ere. Bere poema gehienak amodioa eta izadia dute mintzagai; ez da ordea poesia harmonikoa edo idilikoa, gatazka, beldur eta hausturez betea baizik. Bere obrak arrakasta handia izan zuen aleman hiztunen artean eta sari asko jaso zituen, Alemaniako Errepublika Demokratikoaren Heinrich Heine saria (1973), Europar Literaturako Petrarka Saria (1976) eta Konrad Adenauer Fundazioarena (1993), besteak beste.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarah Kirsch |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.