Sara (Biblia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sara[1] (hebreeraz: שָׂרָה, Sara, "printzesa"; latinez: Sara; arabieraz: سارة, Sārah; persieraz: سارا, Sārā) Bibliako pertsonaia da, Abrahamen emaztea. Urren (Kaldea) ezkondu zen Abrahamekin eta Kanaanera joan ziren. Goseak bizi ziren eta Egiptora joan ziren biak anai-arrebak bailiran. Faraoiaren gizonek Sara atxilotu zuten baina aske utzi zuten ondoren eta Hebronera joan ziren senar-emazteak. Antzua zenez egiptoar esklabo bat, Agar, eskaini zion Abrahami seme bat izan zezan. Jainkoak igorritako hiru aingeruk, ordea, seme bat agindu zioten Sarari (Isaak). Tradizioaren arabera, Makpelako haitzuloan hilobiratu zuten, Hebronen.
Datu azkarrak Argitalpena, Ageri den obrak ...
Sara (Biblia) | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , K.a. 1936 |
Heriotza | Hebron, K.a. 1809 |
Herrialdea | baliorik ez |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Abraham |
Seme-alabak | ikusi
|
Itxi
- Artikulu hau Bibliako pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sara (argipena)».