Patriarken haitzuloa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Patriarken haitzuloa edo Makpelako haitzuloa (hebreeraz: מערת המכפלה, Me'arat ha-Machpela}, "hilobi bikoitzaren haitzuloa"), musulmanentzat Abrahamen santutegia edo Abrahamen meskita (arabieraz: الحرم الإبراهيمي, Al-Haram Al-Ibrahimi) Hebrongo eraikin erlijiosoa da.
Datu azkarrak Kokapena, Occupied territory ...
Patriarken haitzuloa | |
---|---|
Kokapena | |
Occupied territory | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Hebrongo Gobernazioa |
Hiria | Hebron |
Koordenatuak | 31°31′29″N 35°06′39″E |
Altitudea | 890 m, itsas mailaren gainetik |
Itxi
Herodes I.a Handiaren garaiko eraikin baten azpian, Hebrongo hiri zaharrean (Al-Khalil), hilobiak dituen kobazuloa dago. Hasiera eta Koranaren arabera, Abrahamek kobazulo eta inguruko landak erosi zituen eta bertan Abraham bera, Isaak, Jakob, Sara, Rebeka eta Lea lurperatuta daude. Umarrek hiria konkistatu zuenean, bertan meskita bat eraiki zuen.