Santos Ladron de Zegama (Irunberri, 1784ko azaroaren 13aIruñea, 1833ko urriaren 14a) nafar militarra izan zen, Iberiar Penintsulako Gerran eta Erregezaleen matxinadan borrokatu zena. Kausa karlistarekin bat egin ondoren, fusilatua izan zen.[1]

Datu azkarrak Cartagenako gobernadore militarra, Bizitza ...
Itxi

Bizitza

Santos Ladron de Zegama Irunberrin jaio zen 1784ko azaroaren 13an, handikien familia batean. Iberiar Penintsulako Gerran teniente-koronel bilakatu zen. Absolutismoaren jarraitzailea, Fernando VII.a Espainiakoak brigadier eta Nafarroako gobernadore militar izendatu zuen.

Erregea hiltzean, 1833ko urriaren 6an On Karlos errege aldarrikatu zuen. Logroñon matxinatutako boluntario erregezaleen zuzendaritza hartu eta Nafarroa aldera joan zen, bertako boluntarioekin bat egiteko asmoarekin. Manuel Lorenzo brigadierrak aurre egin zion Los Arcosko guduan. Preso hartu eta urriaren 14an fusilatu zuten Iruñeko zitadelan.

Francisco Iturraldek ordeztua izan zen, baina ez zuen luzaroan iraun.[2]. Azkenik, azaroaren 14an Lizarran, Tomas Zumalakarregi bilakatu zen haren ordezko .

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.