Santa Maria della Croce santutegia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Santa Maria della Croce santutegia (italieraz: Santuario di Santa Maria della Croce) Italiako iparraldeko Lombardia eskualdean dagoen santutegi bat da, Crema udalerritik 2 kilometro iparraldera. Basilika txikia ese bada.
Santa Maria della Croce santutegia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lombardia |
Probintzia | Cremonako probintzia |
Italiako udalerri | Crema |
Koordenatuak | 45°22′31″N 9°41′51″E |
Altitudea | 79 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XV. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Crema (en) |
Izena | Maria |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Giovanni Battagio (en) |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Viale Santa Maria della Croce, 25 |
Webgune ofiziala | |
Santutegia udalerritik 2 kilometro iparraldera dago, Novelletto auzo zaharrean.
1489ko otsailaren 13an, Caterina degli Uberti, Cremako familia aberats bateko kidea, Contaglio abizeneko Bartolomeo Pederbelli gizonarekin ezkondu zen. Contaglio bere jaioterri Bergamotik deserriratua zegoen.
1490eko apirilaren 2an, Contaglio bere emaztearekin Bergamorantz abiatu zen. Crematik irtetean, ordea, Novelletto basoan, ezpataz jo zuen eta eskuin eskua moztu zion. Urrezko se txanpon lapurtu zizkion eta alde egin zuen.
Caterinak laguntza eskatu zion Andre Mariari. Neska pobre bat agertu zitzaion, eta honela esan zion: «Ni nauzu deitu duzun hura...». Nekazari baten etxera eraman zuen. Goizean hil zen, sakramentuak jasota.[1]
Novelletton gurutze bat jarri zuten. Maiatzaren 3an izan omen zen estreinako miraria: harrapari batek jaiotzetiko arazoa zuen zango batean, eta ezin zuen oinez ibili. Novellettoko gurutzera eraman zuten, eta bakarrik oinez ibiltzen hasi zen. Kronikek diotenez, egun hartan bertan 80 bat mirari izan ziren.
Lodiko Giovanni Battagio arkitektoak garai hartan egitura moderno eta berritzailea zuen eraikin bat diseinatu zuen, greziar gurutzeko oinplanoarekin: erdiguneko gorputz bat, 35 bat metro garai, kanpoaldetik zirkularra eta barrualdetik oktogonala; hari beste lau gorputz txiki lotu zaizkio, 15 bat metro garai. Eraikinaren kanpoaldea adreilu apaingabeez osatuta dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.