Sangay Parke Nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sangay Parke Nazionala (gaztelaniaz: Parque Nacional Sangay) Ekuadorko parke nazionala da, Morona Santiago, Chimborazo eta Tungurahua probintzietan dagoena. Parkeak bi sumendi aktibo (Tungurahua eta Sangay) eta iraungitako bat (El Altar) ditu.
Sangay Parke Nazionala1![]() | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | vii, viii, ix, x |
Erreferentzia | 260 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
Koordenatuak | 1°50′S 78°20′W |
Izen ematea | 1983 (VII. bilkura) |
Arriskuan | 1992–2005 |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
1983an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, baina 1992 eta 2005 artean, ezkutuko ehiza eta gizakiaren eragina zirela eta arriskuan izan zen.
Andeetan bitxiak diren tapirus pinchaque[1] eta hartz betaurrekodunak ditu. Gainera, pumak, culpeoak, pteronura brasiliensisak, jaguarrak, ozeloteak, margayak, brasildar tapirrak, orein buztanzuriak (Odocoileus virginianus clavium), mazama rufinak eta puduak ere baditu. 300-400 hegazti espeziek ere bertan dute bere habitat.[2]
- Tungurahua 1999an
- Sangayren ikuspegia
- Sangay