From Wikipedia, the free encyclopedia
Sanahin monasterioa (armenieraz: Սանահին վանք) X. mendean fundatutako armeniar monasterio bat da, Lori probintzian kokatua.
Haghpat eta Sanahin monasterioak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 777 |
Kokalekua | Lori Armenia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Koordenatuak | 41.087222°N 44.666111°E |
Izen ematea | 1996 (XX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Sanahin izenak "bestea baino zaharragoa" esan nahi omen du armenieraz, seguraski auzoko Haghpat monasterioa baino zaharragoa dela adierazteko. Bi herrixkak eta beraien monasterioak antzekoak dira, bata bestearekin ikusgai ordoki erdibitu batean parez pare kokatuak. Debed errekak banatzen ditu.
1996ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1], "Haghpat eta Sanahin monasterioak" izenarekin.
Litekeena da Sanahin monasterioa tenplu aurrekristau baten gainean eraiki izana. Erreferentziak badira ere eliza zaharragoak zeudela bertan, IV. eta V. mendekoak. Egungo monasterioa Khosrovanux erreginak, Axot III.a erregearen emazteak, eraikiarazi zuen 967 eta 970 artean. Kultura mailan garrantzi handia izan zuen, bertan irakasten baitziren gizarte zientziak, medikuntza eta beste zientzia batzuk. Scriptorium garrantzitsua zuen, nondik liburuak irteten ziren, horietako asko miniaturekin.
Monasterioa garai askotako eraikin multzo bat da: Astvatsatsin eliza ("Jainkoaren Ama"), Amenaprkitx eliza ("Salbatore"), nartexak (gavit), San Gregorio kapera, alademia bat, liburutegia eta ezkila-dorrea.
Salbatore elizak lau albo-kapera ditu. Nartexa (armenieraz gavit) elizari atxikia dago eta bi mende geroago eraiki zen, 1181an.
Monasterioa XII. mende arte Kiurikides familiarena zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.