![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d9/Tongoni_Ruins.jpg/640px-Tongoni_Ruins.jpg&w=640&q=50)
Saharaz hegoaldeko Afrika
From Wikipedia, the free encyclopedia
Saharaz hegoaldeko Afrika[1] Sahara basamortutik hegoaldera dagoen Afrikako eskualdea da, geografiko zein politikoki.[2] Afrikako beste eskualdea Iparraldeko Afrika da, arabiar munduaren zati bat dena[3][4][5]
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Saharaz hegoaldeko Afrika | |
---|---|
![]() | |
Mota | eskualde geografiko |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 10°S 23°E |
UTC ordua | Central Africa Time (en) ![]() ![]() |
Honen parte da | Afrika lurralde |
Itxi
Sahel- Sahara eta sabana tropikal artean dagoen eskualdea- hau da, Afrikako Adarra, Mauritania eta Sudango eskualde asko geografikoki Saharaz hegoaldeko Afrikan daude baina politikoki arabiar munduan.[3][6]
Bere biztanle beltzak direla eta, batzuetan Afrika Beltza du izena. Jadanik Erdi Aroko arabiar historialariek bilâd as-sûdân edo "beltzen lurraldea" zioen,[7] baina egun esamoldea gutxiesgarritzat hartzen dute, europar kolonialismoak sortua: horrexegatik Afrikar Batasunak nahiago du Sahara mugatzat ez baizik zubitzat hartzea.[8]