São Paulo[2]Brasil eta Hego Amerikako hiririk handiena da, 10.927.985 biztanle baititu (2004). Hiri-inguru guztiak 20.500.000 biztanle hartzen ditu, gutxi gorabehera.
Sãopaulotarrei paulistano esaten zaie; aldiz, São Paulo estatuko herritarrei, paulista. Hiriak 1.523 kilometro koadro dauzka; eta, kilometro koadroko 7.175 biztanle dituelarik, munduko hiririk sarrienetako bat da.