From Wikipedia, the free encyclopedia
Rutulera[1][2] (МыхаӀбишды чӀал, MıxaӀbişdı ç'al) rutulek hitz egiten duten hizkuntza da, Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzen familiakoa, dagestango hizkuntzen taldekoa eta lezgiar hizkuntzen adarrekoa. 30 300 inguru[3] hiztun ditu Errusiako Dagestan errepublikako hego-mendebaldean eta 900 inguru hiztun Azerbaijaneko ipar-mendebaldean.
Rutulera | |
---|---|
мыхаӀбишды чӀел | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Errusia Azerbaijan |
Hiztunak | 47.400 (2010) |
Ofizialtasuna | Dagestan |
Eskualdea | Kaukasia |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza ibero-kaukasoar hizkuntzak ipar-ekialdeko kaukasoar hizkuntzak Dagestanian (en) Lezgic (en) Samur (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza ergatiboa eta hizkuntza azentuala |
Alfabetoa | alfabeto zirilikoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | rut |
Ethnologue | rut |
Glottolog | rutu1240 |
UNESCO | 1036 |
IETF | rut |
Endangered Languages Project | 3046 |
Dagestango hizkuntza ofizialetako bat da, eta eskoletan irakasten da ikasgai bat gisa[4][5]. Azerbaijanen ez du estatus ofizialik. МыхаӀбишды цӀинды хабарбыр (Mykhabixdy tsindy khabarbyr, rutuleraz: Rutulen berriak) astekarian artikulu batzuk rutuleraz idazten dira[6]. Irrati eta telebista saio batzuk ere egiten dira rutuleraz Dagestanen.
Bost dialekto bereizten dira[5]: alde batetik, ekialdekoak (mukhadera, xinazera, miukhrekhera), eta bestetik, hego-mendebaldekoak (ikhrekera eta bortxin-khnovera). Hizkuntza estandarra mukhadera dialektoa oinarritzat hartuta sortzen ari da.
Rutulerak, beste Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzek bezala, kontsonante ugari ditu. Bokalen kasuan, bokal luzeak eta laburrak bereizten ditu. Izenek kasua markatzen dute, eta deklinabidea izen bakoitzaren izen klasearen araberakoa da. Lau izen klase ditu rutulerak.
Errusiar Iraultza aurretik arabiar alfabetoa erabiltzen zen rutuleraz idazteko. Idazteko sistema propioa, alfabeto zirilikoaan oinarrituta, 1990an sortu zen Dagestanen. Azerbaijanen, aldiz, XXI. mendean alfabeto latinoa rutulerarentzat egokitzen saiatzen ari dira [7]
Dagestanen erabiltzen den alfabetoa (1992ko aldaketekin):
А а | АI аI | Б б | В в | Г г | Гъ гъ | Гь гь | ГI гI |
Д д | Е е | Ё ё | Дж дж | Ж ж | Дз дз | З з | И и |
Й й | К к | Къ къ | Кь кь | КI кI | Л л | М м | Н н |
О о | П п | ПI пI | Р р | С с | Т т | ТI тI | У у |
Уь уь | УI уI | Ф ф | Х х | Хъ хъ | Хь хь | Ц ц | ЦI цI |
Ч ч | ЧI чI | Ш ш | Щ щ | Ъ ъ | Ы ы | ЫI ыI | Ь ь |
Э э | Ю ю | Я я |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.