From Wikipedia, the free encyclopedia
Rudolf Freiherr Stöger-Steiner von Steinstätten (1861eko apirilaren 26a- 1921eko maiatzaren 12a), Austro-Hungariako armadako koronel-jenerala eta Austria-Hungariako azken Gerra Ministroa izan zen.
Rudolf Stöger-Steiner von Steinstätten | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Pernegg an der Mur (en) , 1861eko apirilaren 26a | ||
Herrialdea | Austria | ||
Heriotza | Graz, 1921eko maiatzaren 12a (60 urte) | ||
Hobiratze lekua | Zentralfriedhof Graz (en) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Leinua | Q1568051 | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, pedagogoa eta militarra | ||
Enplegatzailea(k) | Austrian Federal Government (en) | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Armada austriar-hungariarra | ||
Gradua | colonel general (en) | ||
Parte hartutako gatazkak | Battle of Galicia (en) Battles of the Isonzo (en) Lehen Mundu Gerra |
1861an jaio zen Rudolf Stöger izenarekin Pernegg an der Mur herrian, Austriako Inperioan. Stöger-Steinerren aitak hura oso txikia zenean hil zen eta bere ama berriz ezkondu zen; Joseph Steiner tenientearekin, Schleswigeko gerraren beterano bat. Bere influentziaren azpian Stöger-Steinerrek armadan sartu zen. [1]
Stöger-Steinerrek 9.Feldjägerbattaillon erregimentuan sartu zen kadete gisa eta Joseph Steinerrek bere influentzia erabili zuen Bosniara joan ez zedin, han gerra bazegoelako. [1] Libaura joan zen Ofiziala izateko ikasketak egitera.
1880an ikasketak amaitu zituen eta 9. Feldjägerbattaillonera itzuli zen, baina aldi honetan bere Ofiziala izateko.
Aurrerago 1880ko hamarkadan Kriegsschulen sartu zen eta Oberleutnant titulua jaso zuen 1886an honen ondorioz. Handik aurrera 50. Infanteria brigadan, 8. Mendi infanteria brigadan eta 18. Infanteria dibisioan agindu zuen 1890an Kapitain titulua jaso baino lehen.
1891an Joseph Steiner bere aitaordeak ofizialki adoptatu zuen azkenean eta Stöger-Steinerrera aldatu zuen abizena. Honek Josephen noble titulua hartzea erraztu zuen eta 1892ko urriaren 25ean "Edler von Steinstatten" bihurtu zen, Joseph titulua uztean. Urte berean Maria Linkekin ezkondu zen eta seme bat eta alaba bat izan zuten.
1914ko Uztaileko krisialdia eta gero gerra hasi zen. Stöger-Steiner 4. Infanteria Erregimentuaren agintaria zen Galitzian. Bere erregimentuak Krasnic, Zamosc eta Komarowko guduetan parte hartu zuen, baita Tuckowko erretiradan ere. 1914ko neguan erregimentua Krakoviarantz mugitu zen eta 1915ko udan Annopol eta Josefowko herriak hartu zituen ofentsiban parte hartu zuen.[1]
Ekialdeko frontean borrokatu eta gero Italiako frontera bidali zuten
tae1915ko Maiatzean "Stöger-Steiner Infanteria Erregimentuen Taldea" ren agintaria bihurtu zen, horregatik izena. Hurrengo 2 urtetan Isonzo Ibaiko 12 guduetatik 8etan parte hartu zuen eta 1915ko neguan Stöger-Steinerrek Jeneral titulura igo zuten.
Stöger-Steiner Isonzon geratu zen 1917ko apirilaren 12ra arte. Egun hartan Gerra Ministro egin zuten eta Vienara joan behar izan zen. [2] Aldaketa honen arrazoia osasun txarra zuela esaten da, eta hala zirudien garaian. Stöger-Steiner Karlos I. Enperadoraren gustukoa zen, lehenago politikaria izan ez zelako eta gerra ondo ulertzen zuelako. Stöger-Steinerren lehen agindua Zentraltransportleitung-a sortzea izan zen; hau da, transporte orrokerrentzat sistema berria. Aurrerago Kriegsüberwachungsamt-a (Gerra kontrolatzeko ofizina), Kriegsfürsorgeamt-a (Gerran erabilitako ekipamenduaren ofizina), Zentralevidenz-a (Inteligentzia ofizina) eta Generalinspektorat für das Heimkehrerwesen (Gerra presoen inspekzioen ofizina) sortu zituen. Hala ere, 1918ko urrian Austria-Hungariako posizioa ezin txarragoa zen eta hainbeste erreforma egin izan arren ez zegoen arma eta ekipamendurik fronteetara bidaltzeko eta ofizina batzuk kolapsatu zuten.
. [1]
[3] Gerra amaitu baino hilabete bat lehenago Austria-Hungaria erreboluzioz beteta zegoen eta herrialdea desegiten hasi zen; une hartan Gerra Ministerioa deseuztatu zen, gehiago beharrezkoa ez zelako. Austria-Hungariako Austriar zatia asko txikitu egin zen baina Karlos I. Enperadorea izaten jarraitu zuen eta Stöger-Steinerri tropen demobilizazioan laguntza eskatu zion, postu berri bat emanez. Hala ere, bi aste geroago Enperadorea boterea utzi zuen eta Errepublika berriak Stöger-Steiner kaleratu zuen. Hemendik aurrera Grazera bizitzera joan zen eta hantze bertan hil zen 1921eko maiatzaren 12an.
Kadet, 1878 | |
Leutnant, 1880 | |
Oberleutnant, 1886 | |
Hauptmann, 1890 | |
Major, 1899 | |
Oberstleutnant ,? | |
Oberst, 1903 | |
Generalmajor, 1909 | |
Feldmarschall-Leutnant, 1912 | |
General der Infanterie, 1915 | |
Generaloberst, 1918 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.