![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bd/Federer_WM16_%252837%2529_%252828136155830%2529.jpg/640px-Federer_WM16_%252837%2529_%252828136155830%2529.jpg&w=640&q=50)
Roger Federer
tenislari suitzarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Roger Federer (Basilea, Suitza, 1981eko abuztuaren 8a) tenislari profesionala da[1], historiako inoizko hoberenetarikoa. Tenisean goiz hasi zen, 3 urte baino ez zituela. Zortzi urterekin Tennisclub TC Old Boys klubean sartu zen. Berehala emaitza onak izan zituen: hartara, artean juniorren mailan ari zela, 1998an lehendabiziko postuan amaitu zuen denboraldia. Profesionalen zirkuituan 2001 arte nabarmendu ez zen arren, hiru urte besterik ez zuen behar izan ATPren sailkapeneko buru jartzeko. Sailkapen horretan 285 astez munduko tenislaririk hoberena izan da; aste horietatik 237 jarraian izan ziren, sailkapeneko buru jarraian inor izan den denborarik luzeena.
Roger Federer | |||
---|---|---|---|
![]() (2016) | |||
2006 - 2022 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Basilea, 1981eko abuztuaren 8a (42 urte) | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Bizilekua | Bottmingen | ||
Lehen hizkuntza | alemana | ||
Familia | |||
Aita | Robert Federer | ||
Ama | Lynette Federer | ||
Ezkontidea(k) | Mirka Federer (en) ![]() | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa alemana Swiss German (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | tenislaria | ||
Tenis | |||
Jokaera | esku bakarrez aurrerantz jotze eta esku bakarrez errebeska jotze | ||
Bakarka i/g | 1251–275 | ||
Binaka i/g | 131–93 | ||
Rankinga | 1 tennis singles (en) ![]() 24 tennis doubles (en) ![]() | ||
Entrenatzailea | Ivan Ljubičić (en) ![]() Peter Carter (en) ![]() Peter Carter (en) ![]() José Higueras (en) ![]() Severin Lüthi (en) ![]() | ||
Lateralitatea | eskuina | ||
Pisua | 85 kilogramo | ||
Altuera | 185 zentimetro | ||
Enplegatzailea(k) | Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Swiss Tennis | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
rogerfederer.com | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Marka ugari ezarri du. Besteak beste, Grand Slameko txapelketa gehien irabazi dituen tenislaria da[2], guztira 17. Gainera, aipatzekoa da Federerrek Grand Slameko lau txapelketetan gailentzea lortu duela. Munduko tenislari handienek nahiz espezializatutako prentsak diotenez, inoizko tenislaririk hoberena da. Nabarmentzekoa da, orobat, Rafael Nadalekin duen norgehiagoka.[3]