From Wikipedia, the free encyclopedia
Rodrigo del Río de Losa Rodrigitz de Gordexola[1] —Rodrigo del Río de Losa Gordexola izen-deiturez ere ezaguna— (Argantzon, Araba, 1536ko maiatzaren 7a - Bizkai Berria, 1604ko uztailaren 19a) konkistatzailea eta esploratzailea izan zen, Espainiar Inperioaren zerbitzura. Floridan eta Mexikon zehar ibili ondoren, bigarren honetan kargu desberdinak bete zituen, besteak beste, Bizkai Berria probintziaren gobernadore izatera iritsi zen. Chihuahuako Santa Bárbara herriaren sortzailea izan zen, askoren ustez koroa espainiarrak Chihuahua estatuan sortutako lehenbizikoa.
Rodrigo del Río de Losa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Argantzon, 1536ko maiatzaren 7a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Bizkai Berria, 1604ko uztailaren 19a (68 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | konkistatzailea |
Jasotako sariak |
Rodrigo del Río de Losa Gordexola Argantzunen jaio zen, Trebiñuko konderrian, 1536an. Gaspar del Río y Losa eta Maria Rodritz de Gordexola senar-emazteen bosgarren semea izan zen. Gordexolatarrak oinetxea Bizkaiko Gordexola herrian zuten. Río de Losa familia, bestetik, Lausa Haranatik zetorren, Burgosko iparraldean. Bi familiak XV. mendean Argantzun lekuratu ziren.
Rodrigo del Ríok herria 1558an utzi zuen Floridara joan behar zuen Tristán de Luna y Arellanoren espedizioan izena eman ondoren. 1959tik 1561ra Floridan ibili zen. Ondoren, Espainia Berriko Erregeorderriara joan zen, gaur egungo Mexikora. 1563an, Sotelo de Betanzosekin batera, Francisco Ibarra esploratzailearekin bildu zen; Rodrigo del Río haren kapitaina izango zen.[2] Laster Bizkai Berriaren iparraldea kolonizatzeko agindua jaso zuen. Han, tepehuaneen eta tobosoen lurraldeen mugan Mineral de Indé, gaur egun Indé de Baborigame (Durango)[3] herrixka sortu zuen.
1567an, Ibarraren aginduak jarraituz, Conchos izeneko zonaldea birpopulatzeari ekin zion. Handik gertu Santa Bárbara herria sortu zuen, urtetan Espainiako Koroaren iparraldeago zegoen kokalekua izan zen. Santa Bárbaren kokapena estrategikoa zen inguruko mendietan aurkituz ziren zilarrezko mehategiak kontrolatzeko. 1589tik 1595ra Bizkai Berriaren Gobernadorea izan zen. 1604an hil zen, berarena zen Hacienda de Santiago zelakoan.[4]
Rodrigo de Río de Loza Chihuaua estatuaren sortzailetariko bat izan zen. Done Jakueren ordenaren zalduna izan zen. Bera izan zen abeltzaintza haztegiak Chihuauan sartu zituena.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.