Riaceko brontzeak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Riaceko brontzeak (Italieraz, Bronzi di Riace), Riaceko gerlariak ere deiturikoak, brontzezko bi estatua greko dira, K.a. V. mendekoak, gorputz osoko bizardun gudari bana irudikatzen dutenak, 1972an Italiako Riace hiritik gertu itsasoan aurkituak. Brontzeak Reggio di Calabriako Arkeologia Museo Nazionalean daude gaur egun. Egoera bikainean kontserbatuta daude eta antzinako Greziako artearen maisulantzat hartuta daude beren kalitate tekniko eta artistiko handiagatik. Bi gerlariak erabat biluzik daude, bizarra eta ile kizkurra dute, ezkerreko besoa aurrerantz tolestuta eta eskuinekoa beherantz luzatua. Dirudienez, kasko korintoar bana zuten, ezpata edo lantza bat eskuineko eskuan eta ezkutu bat ezkerrekoan, baina horiek ez dira aurkitu.
Riaceko brontzeak | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | greziar eta ezezaguna |
Sorrera-urtea | K.a. 460 |
Izenburua | Riace Bronzes (Riace Warriors) |
Aurkikuntza lekua | Riace Marina |
Aurkikuntza data | 1972 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea |
Genero artistikoa | Antzinako Grezia |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | National Museum of Magna Græcia (en) Riace |
Bilduma | National Museum of Magna Græcia (en) |
Brontzeak 1972an aurkitu ziren, baina, garbiketa eta zaharberritze-prozesu luze baten eraginez, 1981ra arte ez ziren ikusgai jarri. Urte hartan egin zen lehen erakustaldi publikoa Florentzian eta Erroman eta urte hartako ekitaldi kulturalik esaguratsuena izan zen Italian; mundu osoko hainbat aldizkarik ere jaso zuten estatua hauen historia erakusketa horren eraginez.
Brontzezko gerlariek ez dute inolako izenik eta, soilki, gerlari gaztearen irudiari “A estatua” deitzen zaio eta gerlari zaharragoaren irudiari “B estatua”. Bi eskulturak argizari galduzko galdaketaren teknikarekin egin ziren. Estatuek 1,98 eta 1,97 cm-ko altuera dute hurrenez hurren eta 160 kg inguruko pisua[1]