![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8e/%25D0%2595%25D0%25BB%25D0%25B5%25D0%25BD%25D1%2581%25D0%25BA%25D0%25B0%25D0%25A1%25D0%25BB%25D0%25B8%25D0%25B2%25D0%25BE%25D0%25B2%25D0%25B0.jpg/640px-%25D0%2595%25D0%25BB%25D0%25B5%25D0%25BD%25D1%2581%25D0%25BA%25D0%25B0%25D0%25A1%25D0%25BB%25D0%25B8%25D0%25B2%25D0%25BE%25D0%25B2%25D0%25B0.jpg&w=640&q=50)
Rakia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rakia edo rakija (bulgarieraz: ракия, rakiya; grezieraz: ρακί, rakí raˈci ahoskatua; turkieraz: rakı; serbokroazieraz: rakija / ракија ˈrǎkija ahoskatua; mazedonieraz: ракија; albanieraz: rakia) brandyaren antzeko likore bat da, fruta hartzituen destilazioaren bidez lortua. Edari tradizionala Balkanetako eskualdean eta oso ezaguna Bulgaria, Eslovakia, Txekia edo Hungaria bezalako herrialdeetan.[1] Alkohol edukia destilazio motaren araberakoa da: marka komertzialetan %50-53 ingurukoa da, eta destilategi txikietan %60tik gorakoa ere izan daiteke. Antzinako Jugoslaviako herrialdeetan, rakia mota berezi bat dago, destilazio bikoitzaren bidez egina, prepečenica bezala ezagutzen dena, %60tik gorako alkohol edukia izan ohi duena.
- Ez nahasi rakırekin.
Rakia Serbia, Ipar Mazedonia, Albania eta Bulgariako edari nazionaltzat hartzen da. Slivovitza da rakiarik ohikoena, aranetatik lortutakoa. Beste fruta batzuk ere destilatu daitezke: melokotoia, udarea, abrikotondoa, sagarra, pikua edo irasagarra. Eztia ere erabili izan da.
Txupitoko edalontzian zerbitzatzen da normalean ere trago txikietan edaten da. Udaran hotza zerbitzaten da eta neguan giro-tenperaturan.