quark-mota From Wikipedia, the free encyclopedia
Quark arraroa[1] (S quark[1] bezala ere ezaguna, ingelesez duen strange quark izenagatik) quarken bigarren belaunaldiko funtsezko partikula bat da. Funtsezko kargaren −⅓eko karga elektrikoa eta ½ko espina du. Quark bitxiak fermioiak dira eta Pauliren bazterketa printzipioa betetzen dute. Gainontzeko quarkek bezala kolore karga du eta antiquark bitxiak antikoloreko karga du. Elkarreragin nuklear indartsua sentitzen dute.
Quark arraro | |
---|---|
Elkarreraginak | elkarrekintza elektromagnetiko, elkarrekintza nuklear ahul, elkarreragin nuklear indartsu eta grabitazio |
Antipartikula | strange antiquark (en) |
Aurkitua | |
Masa inbariantea | 93,5 MeV/c² |
Karga elektrikoa | −0,33333333333333 e |
Murray Gell-Mannek proposatu zuen gutxi gora-behera 1964 arte behatutako hadroi mota ugariak azaltzeko, soilik gorantz quark eta beherantz quarken konbinaketekin existitzerik ez zutenak izango. Jatorrian goi eta behe quarkekin batera proposatu izan zen, eta ingelesezko bere sigla den s hizkia ziuraski "sideways" (albotik) hitzetik letorke, goi eta behe hitzen kontraposizioz. Beranduago quark bitxi izena hartuko zuen, garai hartan partikula bitxi bezala ezagutzen zirenen zati baitzen, bitxiki, uste zena baino batez besteko bizitza luzeagoa zutenak.
Quark bitxiak batez besteko bizitza laburra izan behar du, bigarren belaunaldiko leptoiek bezala. Ebidentzia bakarra berehala desintegratzen diren hadroiak eratzen dituela da, baina quarkaren beraren batez besteko bizitza neurtzea oso zaila da, konfinatua baitago.
Quark honek, eratzen dituen hadroiei "bitxitasun deritzon zenbaki kuantiko bat ematen die, eratzen duten quark bitxien kopurua ken antiquark bitxien kopurua bezala definitzen dena. Bitxitasunaren kontzeptua quarkaren kontzeptua baino lehenago definitu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.