Quebec
From Wikipedia, the free encyclopedia
Quebec[1] (frantsesez Québec entzunⓘ) Kanadako hamar probintzietako bat da, Ontarioren eta Atlantikoko probintzien artean kokatua. Hegoaldean, Estatu Batuekin egiten du muga. San Laurendi ibaiak zeharkatzen du; ibai horrek lotzen ditu Laku Handiak Ozeano Atlantikoarekin. 1.542.056 km² dituelarik, Quebec da Kanadako probintziarik handiena, eta Kanadako lurralde-entitate handienetan bigarrena (Nunavut da handiena).
Quebec | |||
---|---|---|---|
Kanada | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Québec Kephek | ||
Estatu burujabe | Kanada | ||
ISO 3166-2 | CA-QC | ||
Hiriburua | Quebec Hiria | ||
Quebeceko Lehen Ministroa | François Legault (en) | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°N 72°W | ||
Azalera | 1.542.056 km² | ||
Mugakideak | New Hampshire, Maine, Brunswick Berria, Ternua eta Labrador, New York, Vermont, Ontario eta Nunavut | ||
Punturik altuena | Mont D'Iberville | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 8.501.833 (2021) 0 (2021) | ||
Dentsitatea | 5,51 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | frantses | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu, Atlantic Time Zone (en) eta UTC−04:00 | ||
quebec.ca eta quebec.ca… |
Quebeceko gehiengoak, bere gobernuen eta parlamentu ordezkarien bidez, bere burua naziotzat definitu izan du XXI. mendean; eta Kanadatik bereizteko proposamenak eta erreferendumak ere izan dira. Nazio frankofonoa da, frantsesa da hizkuntza ofiziala, eta bertako hizkerak baditu berezitasun batzuk (Quebecetik kanpo, kanadar komunitate batzuetan ere mintzatzen da).
Kanadako probintzia jendetsuenetan bigarrena da (Ontario da lehena), 8.500.000 biztanle baino gehiago baitzituen 2021ean. Biztanle gehienak frankofonoak dira (biztanleen % 94,6), eta nabarmenak dira gutxiengo anglofonoak, alofonoak eta indigenak. Frantsesa hizkuntza ofizial bakartzat duen Kanadako probintzia bakarra da. 2016an, ama-hizkuntza frantsesa zuten Quebeceko biztanleak % 79,1 ziren; eta ingelesa zutenak, berriz, % 8,9.