Outaouais (eskualde administratiboa)
Quebec, Kanada eskualde administratiboa From Wikipedia, the free encyclopedia
Quebec, Kanada eskualde administratiboa From Wikipedia, the free encyclopedia
L'Outaouais Quebeceko eskualde administratiboa da. 07 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Gatineau da.
Outaouais | |
---|---|
Kanada | |
Administrazioa | |
Izen ofiziala | Outaouais |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Quebec |
Hiriburua | Gatineau |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 45°47′N 75°05′W |
Azalera | 34.082 km² |
Mugakideak | Abitibi-Témiscamingue, Mauricie eta Laurentides |
Demografia | |
Biztanleria | 405.158 (2021) 5.287 (2020) |
Dentsitatea | 11,89 bizt/km² |
outaouais.gouv.qc.ca |
Izena eman dion ibaiak (ingelesez Ottawa River) Quebec eta Ontario banatzen dituelarik, bigarren honetan dagoen Ottawa ("Outaouais" toponimoak duen etimologia bera duena) hiriburu federala parez pare egoteak eragin handia du: "Ottawa-Gatineau" edo "(Kanadako) hiriburu nazionalaren eskualdea" ibaiaren bi aldeetako udalerri batzuek osatzen dute.
Outaouais ibaia San Laurendiren adar nagusietakoa da. Bere izena eskaintzeaz gain, eskualdearen eta probintziaren hegoaldeko muga markatzen du, mendebalde-ekialde norabidean. Beste ardatza, iparralde-gegoalde norabidean, Outaouaisen ibaiadarra den Gatineau ibaia da; nahiko zentrikoa eskualdearen barruan iparraldeko baso eta mendialde sakonetatik Ottawako ateraino heltzen da. Azken gune honetan Outaouais ibaiarekin bat egin eta bere izena daraman hirira -eskualdeburua- heltzen da.
Ottawa-Gatineau metropolitik eta Gatineau ibaiaren ardatzetik kanpo, Outaouaisen ertzetan nortasun handiko bi eremu nabarmentzen dira: ekialderantz La Petite-Nation (Papineau MRCa) eta mendebalderantz Pontiac.
Algonkin jatorriko herriaren lurrak, europarren historia Samuel de Champlainen 1613ko bisitaldiarekin hasi zen.
Hala ere, oro har bere kolonizazioa beranduago hasi zen; 1800an Massachusettsen jaiotako Philemon Wright leialista -hau da, AEBetako independentziaren kontrakoa- eskualdera heldu zen. Egun Gatineau hiria dena sortu zuen. 1857an Ottawa Kanadako hiriburu izendatzeak inguruko herrientzat eragin handia ekarri zuen: harrezkero Outaouaisen bilakaera alde batetik hiri honi begira eta bestetik Quebecen barruan demografikoki, ekonomikoki...okupatzen duen leku garrantzitsuaren arabera suertatu da.
Outaouaisen % 79,2 frantses hiztuna da; Papineaun % 93,5 dira eta Gatineaun bertan, Ottawa hain hurbil egon arren % 81,1. Plaisancen % 98ra ere heltzen da.
Aldiz, bada -Quebecen ia kasu bakarra da- MRCrik gehiengo (% 57,2) ingeles hiztuna duena: Pontiac; han % 41,4k besterik ez du frantsesa ama hizkuntzatzat eta Shawvillen %86,6 dira ingeles hiztun; eremu horretan kolonizazio leialista, irlandar, eskoziar eta abarren garrantzia argitzen duena[2]. Pontiaceko egoera politiko eta linguistikoa ez da arazorik gabea[3][4].
Eskualdeak berak jatorri autoktonoa (endonimoa dena gainera) duen izena darama. Egun ehuneko txikia osatzen badute ere, oraindik lurralde aldetik anishinabeg (algonkin) herriak bere inportantzia gordetzen du; eskualdeko iparraldean badituzte bi "indiar erreserba", Kitigan Zibi eta Kitiganik (Lac-Rapide) eta Abitibi-Témiscaminguen bizi diren beren herrikideekin batera lurralde zabalean presentzia sendoa dute eta beren hizkuntzari eusten diote.
Eskualdeak 4 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) ditu eta bere baliokidea den beste bat, Gatineau hiria; oro har 67 udalerri daude Outaouaisen. MRCak, baliokidea eta beren hiriburuak:
MRCetatik kanpo Kitiganik eta Kitigan Zibi udalerri autoktonoak daude.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.