From Wikipedia, the free encyclopedia
Qasem Soleimani (persieraz: قاسم سلیمانی; 1957ko martxoaren 11 – 2020ko urtarrilaren 3a) Irango militar bat zen. Irango Iraultzaren Zaindarien Jeneral Nagusia zen eta 1998tik aurrera Quds Indarraren komandante izendatu zuten, atzerrian operazio klandestinoak egiten dituen dibisioa[1].
Qasem Soleimani | |||||
---|---|---|---|---|---|
1998 - 2020 ← Ahmad Vahidi (en) - Esmail Ghaani (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Qanat-e Malek (en) , 1957ko martxoaren 11 | ||||
Herrialdea | Pahlavi Iran (1957 - 1979) Iran (1979 - 2020) | ||||
Lehen hizkuntza | persiera | ||||
Heriotza | Baghdad Airport Road (en) , 2020ko urtarrilaren 3a (62 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Kerman Martyrs Cemetery (en) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa: aire-erasoa | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | |||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | persiera arabiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | buruzagi militarra eta ofizierra | ||||
Jasotako sariak | |||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Islamiar Guardia Iraultzailea | ||||
Gradua | teniente jeneral | ||||
Parte hartutako gatazkak | 1979 Kurdish rebellion in Iran (en) Iran-Irak gerra KDPI revolution (en) Hegoaldeko Libanoko gatazka Afganistango gerra 2006ko Libanoko gerra Irakeko Gerra Iran-Israel delegaziozko gerra Siriako Gerra Zibila Iraqi insurgency (en) Iraqi Civil War of 2014–2017 (en) Persian Gulf crisis (2019–present) (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama | ||||
Soleimanik bere ibilbide militarra Iran-Irak Gerran hasi zuen, 1980ko hamarkadan, 41. Dibisioko komandante gisa. Beranduago, atzerriko operazioetan hasi zen, Saddam Husseinen aurkako indar xiita eta kurduak laguntzen Iraken; ondoren Hezbollah lagundu zuen Libanon eta Hamas Palestinan. 2012tik aurrera Soleimanik Siriako gobernua lagundu zuen, Iranen aliatua, Siriako Gerra Zibilaren baitan, bereziki Estatu Islamikoaren aurkako borrokan. Irakeko gobernuari laguntza eskaini zion gobernu horrek ISISen aurka xiitekin sortutako milizia bateratuan, 2014-2015 tartean[2].
2020ko urtarrilaren 3an Bagdaden hil zen, Ameriketako Estatu Batuen eraso baten ondorioz. Erasoan beste zortzi lagun ere hil ziren, tartean Abi Mahdi al Mohandes, Herri Mobilizaziorako Indarra miliziako presidenteordea[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.