kakalardo espeziea From Wikipedia, the free encyclopedia
Pyrochroa coccinea Pyrochroidae familiako kakalardoa da. Europan bizi da eta kolore gorri biziagatik da ezaguna. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1][2]. Pyrochroa serraticornis espeziearen oso antzekoa da, baina hark buru gorria du eta honek beltza.
Pyrochroa coccinea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Pyrochroidae |
Generoa | Pyrochroa |
Espeziea | Pyrochroa coccinea Linnaeus, 1761 |
Tamaina ertaineko kakalardoa da, 20 mm inguruko luzera duena. Burua beltza du baina pronotoa eta elitroak kolore gorri bizikoak dira. Hainbat hizkuntzatan "kardinala" esaten zaio. Buruan antena beltz luzeak ditu eta hortzakatuak dira. Gorputzaren itxura nahiko estua eta luzea da[3].
Beldarra marroia da. Isatsean bi arantza eta bi borobil beltz ditu, horrela ematen du benetako burua hor daukala eta uste baino handiagoa dela.
Zuhaitz enborretan eta loreetan aurkitzen dira eta haragijaleak dira. Intsektu txikiagoak harrapatzen dituzte. Kolore gorriak harrapariak uxatzen ditu, toxikoa dela adierazten baitu. Karantidina sustantzia jariatzen du[4].
Helduak maiatza eta ekaina artean ikusten dira. Emeak enbor zaharretan jartzen ditu arrautzak eta beldarrak hartaz elikatzen dira. Udaberrirako nahikoa hazi denez pupa eratzen du enbor barruan eta apirileko egun epeletan hasten dira helduak ateratzen[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.