![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cf/Ura_sortzeko_erreakzioa.png/640px-Ura_sortzeko_erreakzioa.png&w=640&q=50)
Prousten legea
Bi edo elementu gehiago konposatu kimiko bat edo gehiago osatzeko konbinatzen direnean, elementu horien arteko masen erlazioa beti berdina dela dioen lege estekiometrikoa. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Prousten legea, proportzio konstanteen legea edo proportzio finkoen legea, 1795ean adierazi zen lege estekiometriko bat da, Louis Proust zientzialari, kimikari eta farmazialari frantziarrak aurkitua. Proustek XIX. mendearen hasieran gauzatu zuen esperimentu bati esker dugu lege honen berri, errekuntza erreakzioak hartu zituen oinarritzat legeak diona ondorioztatzeko:
«Bi edo elementu gehiago konposatu kimiko bat edo gehiago osatzeko konbinatzen direnean, elementu horien arteko masen erlazioa beti berdina izango da».[1][2][3]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cf/Ura_sortzeko_erreakzioa.png/320px-Ura_sortzeko_erreakzioa.png)
Lege hau betetzen duen konposatu orok, bere osagaitzat dituen elementuak kopuru konstantean edukiko ditu beti. Egungo formula molekularraren gaiari dagokionez, lege honi zor diogu konposatu bakoitzari jar diezazkiogun azpiindize zehatz edo finkoak. Aurretik aipatu dugu, lege hau betetzen duen konposatu orok jarraitu behar dituela neurri horiek, baina badira zenbait sustantzia, ez estekiometriko gisa deiturikoak (bertolido bezala ere ezagunak), legea betetzen ez dutenak.[4] Konposatu hauek osatzen dituzten elementuen proportzioak aldagarriak dira, nahiz eta aldakortasun horrek bere mugak izan. Horretaz gain, beste zenbait materialek, hala nola, aleazioek edo koloideek, ez dute legea betetzen, izan ere, ez dira erabateko konposatuak, nahasteak baizik. Materia gisa hartzen da, espazioan leku bat hartzen duen eta masa duen edozein gorputz. Kasu gehienetan, materia kimika analitikoaren zenbait metodo baliatuz, antzeman edo neurtu daiteke.