![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8a/Proust_joseph.jpg/640px-Proust_joseph.jpg&w=640&q=50)
Louis Proust
kimikari eta farmazialari frantziarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseph Louis Proust (Angers, 1754ko irailaren 26 - Angers, 1826ko uztailaren 5) frantziar kimikari eta farmazialari bat izan zen, kimika modernoaren sortzaileetako bat bezala ere ezagutzen dena. Proportzio konstanteen legea (Prousten Legea izenaz ere ezagutzen dena) adierazi izanagatik ere ezaguna da Proust, lege estekiometriko hau gaur egungo kimikaren oinarrietako bat da.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Louis Proust | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1799 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Angers, 1754ko irailaren 26a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Angers, 1826ko uztailaren 5a (71 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kimikaria, farmazialaria eta aeronauta | ||
Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Zientzien Bavariar Akademia Académie Nationale de Médecine (en) ![]() Accademia delle Scienze di Torino Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) ![]() |
Itxi
Kimika-irakasle izan zen Bergarako Errege Mintegian. Garai hartan argitaratu zuen Introducción al curso de química , eta baita hiru ohar ere —espatu astunei, kobaltoari eta behazunaren osaerari buruz— Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Batzar Orokorren Laburpenetan. Berari zor zaio, halaber, Bergarako Laboratorium Chemicum izan zena antolatu eta martxan jartzea.[1]