konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Polietienimina (PEI) edo poliazidirina polimero organikoa da H[CH2–CH2–NH–]nH formula duena. Polimero linealak amina sekundarioak baino ez ditu, adarkatuek ordea amina primarioak, sekundarioak eta tertziarioak dituzte. Polimero adarkatuen adarkatze-maila erabatekoa denean dendrimeroak eratzen dira zeintzuk amina sekundariorik ez duten[1].
Polietilienimina | |
---|---|
Arriskuak | |
GHS arriskua | warning (en) |
, | |
Arrisku motak | H411 (en) , H302 (en) , H319 (en) , H317 (en) |
Prekauzio motak | P280 (en) , P301+P312 (en) , P302+P352 (en) , P305+P351+P338 (en) , P333+P313 (en) , P337+P313 (en) |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 9002-98-6 |
EC zenbakia | 618-346-1 |
ECHA | 100.123.818 |
MeSH | D011094 |
PEI lineala solido erdikristalinoa da gela-tenperaturan eta adarkatutako PEIak amorfoak dira.
PEI lineala ur berotan (pH baxuetan), metanoletan, etanoletan eta kloroformotan disolbatzen da. Aldiz, disolbaezina da ur hotzetan, bentzenotan, eter etilikotan eta azetonatan. PEI linealaren urtze-puntua 67 C ingurukoa da[2].
PEI adarkatua aziridinaren eraztunaren bidezko polimerizazioz presta daiteke eta erreakzio-baldintzen araberakoa izango da adarkatze-maila[3].
PEI lineala beste polimeroak modifikatuz lor daiteke, adibidez, poli(2-etil-2-oxazolidina)ren hidrolisiaz[4][5].
PEIk anitz erabilera ditu industrian, adibidez, detergenteetan, adhesiboetan, ur-tratamendurako agenteetan, kosmetikan, papergintzan eta CO2-a kapturatzeko teknologietan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.